BILBOK MAGIA GALA HANDIA JASOKO DU AZKUNA ZENTROAN ETA PROFESIONALENTZAKO WORKSHOP-A HARROBIA ESKENAN, BILBOKO ETA BARTZELONAKO UDALEN ARTEKO KULTUR LANKIDETZA HITZARMENAREN BARRUAN

Galak Bartzelonako hiru ilusionista handi izango ditu, Serjo –estatu mailan sari gehien jaso duen magoetako bat– eta Brando y Silvana, eta Azkuna Zentroan izango da, azaroaren 6an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera (Sarrera: 6 euro).

Mago profesionalei edo erdi-profesionalei zuzendutako workshop-ak Harrobia Eskenan emango dira, eta galan parte hartuko duten artistek emango dituzte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak, 2012an Bartzelonako hiriarekin sinatutako lankidetza hitzarmenaren barruan, magiaz betetako hiri bilakatuko du Bilbo, Harrobia Eskenan Mago profesionalei edo erdi-profesionalei zuzenduta egongo diren bi workshop-en eta azaroaren 6an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Azkuna Zentroko auditorioan egingo den gala handiari esker.

Lehenengo tailerra azaroaren 4an eta 5ean izango da, goizez (11:00etatik 13:30etara) eta arratsaldez (16:00etatik 18:30etara), eta Brando y Silvanak, Bartzelonan bizi diren eta euren lan eszenikoan antzerkia eta zirkua (mimoa, malabarrak…) bezalako beste diziplina batzuk ere erabiltzen dituzten artistek emango dituzte. “El tahúr y la florista” ikuskizunak mundu osoko eszenatokietara eraman ditu. Tailer hori, magiara aplikatutako gorputz eta antzerki tekniketan zentratuko da.

Bigarren workshop-a azaroaren 9an eta 10ean izango da Harrobia Eskenan, goizez (09:00etatik 13:30etara) eta arratsaldez (16:00etatik 20:00etara), baita ere, eta ziurrenez estatu mailako magorik sarituena den Serjo ilusionista ospetsuak emango du. Oraingo honetan, tailerra bere espezialitatean zentratuko da, hau da, magia dibergentean eta nouvell magie izenekoan. Artista plastiko, ilusionista, magia aholkulari eta Magic Vanguard-eko sortzailea den Serjo, mago profesionalen prestatzaile ere bada, eta ilusionismo berrira daraman bidea planteatzen duen Magia divergente liburua idatzi du. Monte Carloko Errege Familiak Monakoko Printzerrian antolatzen duen mundu osoko magia jaialdi garrantzitsuenean egin du lan, eta aintzatespen ugari jaso ditu nazio zein nazioarte mailan.

Ikastaro bakoitzak 25 euro balioko ditu (20 euro BilbaoEszenako eta Artekaleko erabiltzaileentzat) eta izen ematea urriaren 29a baino lehen egin beharko da BilbaoEszenaren helbide elektronikoaren bitartez: [email protected]

GALA MAGIKOA
Egitaraua osatzeko, jendearentzat zabalik egongo den gala eskainiko da, Azkuna Zentroan, azaroaren 6an, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta gonbidatutako hiru artistak bertan arituko dira. Saioa Imanol Ituiño mago bilbotarrak aurkeztuko du, auditorioan izango da, eta sarrerek 6 euro balioko dute (5 euro Azkuna Zentroko txartelarekin). Sarrerak salgai daude dagoeneko Azkuna Zentroko InfoPuntuan eta www.bilbaokultura.eus webgunearen bitartez.

AGENDA

AZAROAK 4 eta 5
Workshop-a Brando eta Silvana 
Lekua: Harrobia Eskena 
11:00etatik 13.30etara
16:00etatik 18:30etara

AZAROAK 9 eta 10
Workshop-a Serjo
Lekua: Harrobia – Eskena
9:00etatik 13.30etara
16:00etatik 20.00etara

AZAROAK 6
Azkuna Zentroko auditorioa: 
GALA MAGIKOA (Brando y Silvana eta Serjo magoak). 
19:30etan
Sarrerak: 6 euro