BILBOK, HIP HOP EGITEN DUTEN EMAKUMEEI IKUSGAITASUNA EMAN NAHI DIEN BAZTER FEST PROGRAMA JASOKO DU AZAROAREN 26AN ETA 27AN

Eskina Femeninaren eta Bilboko Udaleko Kultura Sailaren ekimenak zenbait artistarekin egingo den mahai ingurua eta kontzertua jasoko ditu azaroaren 27an, Hika Ateneoan, arratsaldeko 20:30ean, Nizuri Tazunerirekin, La Basurekin eta Sylarekin.

Bilboko Udaleko Kultura Sailak eta Eskina Femenina taldeak Bazter Fest programaren lehenengo edizioa antolatu dute azaroaren 26 eta 27rako. Ekimenak helburu bikoitza du, Ibaiondoko barrutian dauden kultur eta gizarte arloko ekimenak ezagutaraztea eta bultzatzea eta emakumeek hip hopean egiten duten lana, presentzia eta ikusgaitasuna sustatzea.

Programazioa ostegun honetan hasiko da, arratsaldeko 19:30ean, San Frantziskoko Udaltegian egingo den mahai inguruarekin. Mahai ingurua Miren Arangurenek (musikaria eta feminista) aurkeztuko du, eta bertan, Emarockeko Saioa Cabañasek, emakumeek egindako rapa ezagutzeko eta ezagutarazteko Eskina Femenina guneko kide diren Aneguriak eta La Basuk eta Hutsa eta Siroka musika taldeetako abeslaria den Maria Riverok hartuko dute parte.

Hurrengo egunean, ostiralean, arratsaldeko 20:30etik aurrera, Hika Ateneoak Hip Hop kontzertua jasoko du Nizuri Tazuneriren, La Basuren eta Sylaren eskutik. “Aire es Vida” bere lehenengo diskoa argitaratu berri duen La Basu, Eskina Femenina proiektuaren arduradunetako bat da Aneguriarekin batera, eta bertan emakumeen alde ari dira hip hop kulturaren barruan. Idazketa tailerrak eskaintzen dituzte eta ekitaldiak antolatzen dituzte eszenatokietara igotzea erabakitzen duten emakume guztiekin, musikaren barruan merezi duten lekua emanez.

Une honetan, Syla estatu mailako Hip Hoparen emakumezko erreferente garrantzitsuenetakoa da. Bakarka egin duen eta “Señorita Bueno” izena daraman bigarren diskoa kaleratu berri du, Frank T, Wöyza edo Lasai bezalako laguntzaileekin. Sarrera librea izango duen ostiraleko kontzertuan, bere azken lana ikus-entzuleen aurrean aurkeztuko duen Nizuri Tazuneri bikoteak ere hartuko du parte.

Informazio gehiago www.kulturabarrutik.net helbidean

AGENDA

OSTEGUNA, 26
San Frantziskoko Udaltegian, 19:30
MAHAI INGURUA / BAZTER HIPHOP FEST:
Aurkezlea Miren Aranguren Etxarte (musikaria eta feminista) Saioa Cabañasekin (Emarock), Aneguriarekin (Eskina Femenina), Maria Riverorekin (Hutsa eta Siroka musika taldeetako abeslaria) eta La Basurekin (Eskina Femenina).

OSTIRALA, 27
Hika Ateneoa. 20:30
HIP HOP KONTZERTUA. BAZTER HIPHOP FEST: Kontzertua: Nizuri Tazuneri, La Basu, Syla.
Sarrera librea