BILBOK FAGOT-JOLEEN NAZIO MAILAKO BIGARREN LEHIAKETA JASOKO DU BIHARTIK AURRERA JUAN CRISOSTOMO DE ARRIAGA KONTSERBATORIOAN

Finala igandean izango da, kontserbatorioko auditorioan, eguerdiko 13:00etatik aurrera –sarrera librea, leku guztiak amaitu arte– eta finalera heltzen diren hiru pertsonek Mozarten fagoterako kontzertua interpretatu beharko dute.

Bihartik, OSTIRALETIK, aurrera, eta asteburu osoan, Bilbok “Nazio mailako AFOES 2017 II. Lehiaketa” jasoko du “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioan. Afores Fagot- eta Oboe-joleen Elkartea da. Ekimenak, Estatu osoko hogei fagot-jole inguru elkartzea aurreikusten du. Programatutako entzunaldietarako eta kontzertuetarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte

2015ean Buñolen (Valentzia) egin zen eta oboe-joleei eskainita egon zen lehen edizioaren ondoren, Fagot- eta Oboe-joleen Elkarteak, Bilboko Udalaren, “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioaren, Asociación Estatal de Intérpretes y Ejecutantes (AIE) izenekoaren eta Euskadiko Kaina Bikoitzaren Elkartearen (EKBE) lankidetzarekin, jarraipena emango dio bi urtez behingo hitzorduari, bigarren edizio honetan fagot-jole gazteak balioan jartzeko eta musikaren panoramaren barruan aintzatespena lortzeko.

Lehiaketan, Estatu osotik etorritako 28 urtetik beherako 18 gaztek hartuko dute parte. Gazteak grabazio bitartez izan dira aukeratuak. Bilbon hautagaiek lehiaketaren beste bi fase baztertzaile gainditu beharko dituzte, bihar eta larunbatean izango diren entzunaldietan, igandean, eguerdiko 13:00etan, izango den finalera heldu orduko. Finalera heltzen diren hiruek Mozarten fagoterako eta orkestrarako KV 191 kontzertua interpretatu beharko dute.

Programazioa erreferentziazko musikariek emango dituzten zenbait hitzaldirekin eta AFOES elkarteko bandaren kontzertuarekin osatuko da, larunbatean, gaueko 21:30etik aurrera.

Ekitaldi nagusiak:

OSTIRALA 8
9:30etik 17:30era –”Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioan
Lehiaketaren 1. fasea, 18 finalistekin

LARUNBATA 9
9:30etik 16:30era – “Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioan
Finalerdiak
21:30ean: AFOES elkarteko bandaren kontzertua

IGANDEA 10
13:00etan –”Juan Crisóstomo de Arriaga” Musika Kontserbatorioan
Lehiaketaren finala, AFOES elkarteko orkestrarekin. Finalera heltzen diren hiruek Mozarten fagoterako eta orkestrarako KV 191 kontzertua interpretatu beharko dute.

Lehiaketa horri buruzko informazio guztia webgune honetan kontsulta daiteke: www.afoes.es