BILBAOPOESIAK GAUAREN IZPIRITUARI DEIA EGINGO DIO, URRIAREN 14TIK 23RA CHANTAL MAILLARD, ANTONIO COLINAS, RAMON SAIZARBITORIA EDO CLARA JANÉS BEZALAKO HOGEI BAT POETA ETA ARTISTA HANDI BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIRA EKARTZEKO

“Gaua / La Noche” da Bilboko Udaleko Kultura Sailak, sorkuntza poetikoa hedatzeko eta sustatzeko urtero antolatzen duen BILBAOPOESIA literatur jaialdiaren aurtengo edizioaren gai nagusia.

BILBAOPOESIA urriaren 14an hasiko da, Gabriel Arestiren egunaren ospakizunarekin bat etorriz, eta hamar egunez kontzertuak, errezitaldiak eta hitzaldiak jasotzen dituen egitarau zabala eskainiko du.

Bidebarrieta Kulturguneak, Bilbok urtero poesiarekin duen topaketa handia jasoko du datorren astetik aurrera, hamar egunez. BILBAOPOESIA literatur jaialdiko jarduerak datorren asteazkenean, urriaren 14an, Gabriel Aresti gure hirian jaio zen egunean, hasiko dira, eta urriaren 23ra arte, ostiralera arte, luzatuko dira.

Programazioaren barruan kontzertuak, errezitaldiak eta Chantal Maillard (Poesia Sari Nazionala 2004), Antonio Colinas (Gaztela eta Leongo Kritikaren Saria 2012) Clara Janés (Letren Sari Nazionala 2007 eta Hizkuntzaren Akademiako Kide), edo Ramon Saizarbitoria (Euskadi Literatur Saria 2013) bezalako egile handiekin egingo diren solasaldiak jasoko dira. Hogei egile ezagun inguru elkartuko dira Bidebarrietako Liburutegian, “gauari” eta gauak literatur sorkuntzan duen eraginari buruz hitz egiteko.

Jarduera gehienak egunero arratsaldeko 19:30etan daude programatuta Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta horien artean errezitaldiez eta idazle ezagunekin egingo diren topaketez gain, kontzertuak eta poesiarekin fusionatzen diren diziplina anitzeko ikuskizunak ere aurreikusi dira. Berrikuntza gisa, larunbatean, urriaren 17an, eguerdiko 12:00etan, jaialdia bere ohiko lekutik irten eta hirira gehiago hurbildu eta jendearekin nahastuko da, Erriberako Merkatuan eskainiko den errezitaldiaren bitartez. Errezitaldiaren protagonistak hiru artista gazte eta Noches Poéticas elkarteko kideak izango dira.

BILBAOPOESIA asteazkenean, URRIAREN 14an hasiko da, Gabriel Arestiren Egunaren ospakizunarekin. Hori dela eta, Jon Kortazar katedradunak, euskaraz idatzitako literaturako hiru egile handik parte hartuko duten solasaldia moderatuko du: Ramon Saizarbitoria, Ibon Sarasola eta Arantxa Urretabizkaia, azken bi horiek Arestik berak sortu zuen Lur argitaletxearekin harreman handia izandakoak. “Adiskidearen memoria” izenburupean, hiruek oroitzapenak ekarriko dituzte gaur egunera, eta Arestik, geroagoko sortzaileei begira euskara berriztatzeko egin zuen lanaren garrantziari buruzko gogoeta egingo dute.

Ostegunean, URRIAREN 15ean, arretaren erdigunea frantsesez idatzitako literaturara bideratuko da, Clara Janések eta Zéno Bianu frantsesak parte hartuko duten hitzaldi-errezitaldiarekin. Itzulpen Sari Nazionala (1997) eta Letren “Teresa de Ávila” Sari Nazionala (2007) bezalako aintzatespenak jaso dituen Bartzelonako idazleak Letren Espainiako Errege Akademiako “U” eserlekua betetzen du duela lau hilabete baino pixka bat gehiagotik, eta “Tres poetas franceses del siglo XXI” lanari buruz hitz egiteko aukera izango du Bilbon. Solasaldian berarekin arituko den Zéno Bianu idazle, saiakera egile eta dramagilea da, hain zuzen ere, liburu horren gai diren hiru poetetako bat. Ikus entzuleek ezagutzeko eta entzuteko aukera izango dute.

Proiekzio handia duten lau poeta gazte izango dira ostiralean, URRIAREN 16an, egingo den “Hitzak gauean” ekitaldiaren protagonistak. Miriam Reyes eta Yolanda Castaño galiziarrak eta Miren Agur Meabe lekeitiarra, BILBAOPOESIAko edizio honetako gonbidatu berezietako bat izango den Sholeh Wolpé irandarrarekin arituko dira. Estatu Batuetan bizi den poeta pertsiarra, “indarkeriaren, kulturaren eta generoaren lurraldeak aztertzen dituztelako” Estatu Batuetako kritikaren arreta merezi izan duten hiru poema libururen egilea da. Izan ere, bere poemetako askok Ekialde Hurbileko indarkeriazko egoera lantzen dute.

Larunbatean, URRIAREN 17an, jarduera egitaraua bikoitza izango da. Arratsaldeko 20:00etan, Rafael Berrio donostiarrak, gure musika panoramak eman duen kantautore pertsonalenetakoa eta kritikaren txaloak jaso dituenak, kontzertu intimista eskainiko du, “Paradoja” bere azken laneko abestiak, eta euren gaueko tonua eta atmosfera direla eta jaialdirako aukeratu dituen beste kanta batzuk bilduz. Aurretik, goizez, jaialdia Erriberako merkatura joango da. Bertan, hiru poeta gaztek, Miriam Reyesek, Ana Pérez Cañamaresek eta Itziar Minguézek, errezitaldia eskainiko dute Noches Poéticas elkarteko kideekin batera

Jaialdiaren lehen asteari amaiera emateko, igandean, URRIAREN 18an, Galateak “Negro Total” poesia-musika ikuskizuna aurkeztuko du, Ana Guadalupe Fernándezekin eta José Luis Sanchorekin.

POESIA ETA MUSIKA
BILBAOPOESIAren edizio honetan jakin-min gehien sortu duten topaketetako bat astelehenean, URRIAREN 19an, izango da. Liburutegiko ekitaldi aretoa, Antonio Colinas poetaren eta Lina Tur Bonet biolin jole ezagunaren arteko topaketaren lekuko izango da arratsaldeko 19:30etatik aurrera, “La Noche Transfigurada” errezitaldiari bizia emateko. Emanaldi hori, artista biek, bi diziplinak uztartuko dituen lana sortzeko erakutsi duten interesetik sortu da. Bonetek dituen konpromiso artistikoak direla eta, lan hori oso gutxitan eszenaratu ahal izan da, eta, ondorioz, berarekin gozatzeko aukera paregabea izango dugu Bilbon.

Antonio Colinas (La Bañeza, León, 1946) poeta eta itzultzaileak 1975ean argitaratu zuen “Sepulcro en Tarquinia” poema liburuaren lehenengo edizioa, gaztelaniaz idatzitako poesiaren klasikoetakotzat hartua izan den lanaren lehen pausoa. Inork ez du zalantzan jartzen Poesia Sari Nazionala eta Kritikaren Sari Nazionala jaso dituen lan horrek hainbat sortzaile belaunalditan izan duen eragina. Hori dela eta, Antonio Colinas gaur egungo poeta garrantzitsuenetakoa da.

Ildo horretan bertan, asteartean, URRIAREN 20an, lehen mailako beste poesia-musika ekitaldi bat izango dugu. 2004an Poesia Sari Nazionala irabazi zuen Chantal Maillarden lanean oinarritutako “Matar a Platón en concierto” da. Bruselan jaio baina Espainian bizi den egileak berak jarriko die ahotsa bere bertsoei, Chefa Alonsok (haize eta perkusio musika tresnak) eta Jorge Fríasek (kontrabaxua) lagunduta, aurrekoarekin gertatzen den bezala, oso gutxitan gozatu ahal izan den kontzertuan.

Aurreko edizioetan bezala, Zurgai poesia aldizkariak leku berezia izango du BILBAOPOESIAren programazioan. Asteazkenean, URRIAREN 21ean, “Noche más allá de la noche” ikus-entzunezko errezitaldia eskainiko da, Marina Pérez Fernández, Miguel Cuadrado González eta Pablo González Langarika poetekin. Azkena argitalpenaren zuzendaria da.

Hurbilagora etorriz, URRIAREN 22an, ostegunean, euskal poetak protagonista izango diren “Cuando la ciudad duerme” errezitaldiaz gozatu ahal izango dugu Bidebarrieta Kulturgunean. Oraingo honetan protagonistak, Euskadi Literatur Saria birritan irabazi duen Harkaitz Cano, euskaraz eta gaztelaniaz lan asko idatzi dituen Karmelo Iribarren eta José Fernández de la Sota 2010eko Euskadi Literatur Sariduna izango dira.

BILBAOPOESIAren egitarauari amaiera emateko, jaialdiak ondo merezitako lekua utziko die poesiaren eta, orokorrean, literaturaren alorrean etengabeko lana egiten ari diren bertako elkarteei. Horrela, URRIAREN 23an, ostiralean, jaialdiari amaiera emateko, Asociación Artística Vizcaína izenekoak antolatutako “Noche del amor insomne” poesia-musika errezitaldiaz gozatzeko aukera izango da. Ekitaldian José Manuel Galante, Vega de Pablo, Manoli López eta Keni Orue rapsodak arituko dira, Karmele Sánchezen musikak lagunduta.

AGENDA / BILBAOPOESIA: “GAUA – LA NOCHE”
Lekua: Bibebarrieta Kulturgunea (Bidebarrietako Liburutegia)

URRIAK 14 / Ordua: 19.30ak
GABRIEL ARESTIREN EGUNA
“Adiskidearen memoria”
errezitaldia eskainiko da, Marina Pérez Fernández, Miguel Cuadrado González eta Pablo González Langarika poetekin. Azkena argitalpenaren zuzendaria da.

Hurbilagora etorriz, URRIAREN 22an, ostegunean, euskal poetak protagonista izango diren “Cuando la ciudad duerme” errezitaldiaz gozatu ahal izango dugu Bidebarrieta Kulturgunean. Oraingo honetan protagonistak, Euskadi Literatur Saria birritan irabazi duen Harkaitz Cano, euskaraz eta gaztelaniaz lan asko idatzi dituen Karmelo Iribarren eta José Fernández de la Sota 2010eko Euskadi Literatur Sariduna izango dira.

BILBAOPOESIAren egitarauari amaiera emateko, jaialdiak ondo merezitako lekua utziko die poesiaren eta, orokorrean, literaturaren alorrean etengabeko lana egiten ari diren bertako elkarteei. Horrela, URRIAREN 23an, ostiralean, jaialdiari amaiera emateko, Asociación Artística Vizcaína izenekoak antolatutako “Noche del amor insomne” poesia-musika errezitaldiaz gozatzeko aukera izango da. Ekitaldian José Manuel Galante, Vega de Pablo, Manoli López eta Keni Orue rapsodak arituko dira, Karmele Sánchezen musikak lagunduta.

AGENDA / BILBAOPOESIA: “GAUA – LA NOCHE”
Lekua: Bibebarrieta Kulturgunea (Bidebarrietako Liburutegia)

URRIAK 14 / Ordua: 19.30ak
GABRIEL ARESTIREN EGUNA
“Adiskidearen memoria”

Hitzaldi-Konferentzia Jon Kortazarrek (Literatur kritikaria eta UPV / EHU-ko katedraduna) moderatua, hauen partaidetzarekin:
Ramón Saizarbitoria. Idazlea (Donostia, 1944).
Ibon Sarasola. Idazlea (Donostia, 1946)
Arantxa Urretabizkaia. Idazlea (Donostia, 1947).
(Euskaraz)

URRIAK 15 / Ordua: 19.30ak
Frantziako poesia hitzaldi-errezitaldia. “Bide ezezagunak”
Clara Janés, Poeta (Bartzelona, 1940).
Zéno Bianu, Poeta (Paris, 1950).

URRIAK 16 / Ordua: 19.30ak
Poeta gazteen errezitaldiak “Palabras en la noche”
Miriam Reyes. Poeta (Ourense, 1974)
Yolanda Castaño. Poeta (Compostelako Donejakue, 1977)
Sholeh Wolpé. Poeta (Teheran, Iran, 1962)
Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962)

URRIAK 17 / Ordua: 12.00ak. Lekua: Erriberako merkatua
Errezitaldia: “Mercado Poético”
Miriam Reyes. Poeta (Ourense, 1974)
Ana Pérez Cañamares. Idazlea (Tenerifeko Santa Kruz, 1968)

Itziar Minguéz. Poeta (Barakaldo, 1972)
Sholeh Wolpé (Teheran, 1962)
Noches Poéticas Elk.

URRIAK 17 / Ordua: 20:00ak
Kontzertua “Rafael Berrio: Contra la lógica”
Rafael Berrio. Kantautorea (Donostia, 1963)

URRIAK 18 / Ordua: 19:30ak
Poesia-musika ikuskizuna “Negro Total”.
Galatea Taldea. Ana Guadalupe Fernández eta José Luis Sancho.

URRIAK 19 / Ordua: 19:30ak
Poesia-musika errezitaldia. “La noche transfigurada”
Antonio Colinas. Poeta (La Bañeza, Leon, 1946)
Musika: Lina Tur Bonet (Biolina)

URRIAK 20 / Ordua: 19:30ak
Poesia-musika errezitaldia. “Matar a Platón en concierto”
Chantal Maillard. Poeta (Brusela, 1951)
Musika: Chefa Alonso (Haizea eta Perkusioa) eta Jorge Frías (Kontrabaxua)

URRIAK 21 / Ordua: 19:30ak
Ikus-entzunezko errezitaldia. “Noche más allá de la noche”.
Zurgai aldizkariaren laguntzarekin.
Marina Pérez Fernández. Poeta
Miguel Cuadrado González. Poeta
Pablo González de Langarika. Poeta

URRIAK 22 / Ordua: 19:30ak
Euskal poeten errezitaldia. “Cuando la ciudad duerme”
Harkaitz Cano. Poeta (Lasarte, 1975)
Karmelo Iribarren. Poeta (Donostia, 1959)
José Fernández de la Sota. Poeta (Bilbo, 1960)

URRIAK 23 / Ordua: 19:30ak
“Noche del amor insomne”
Poesia-musika errezitaldia Asociación Artística Vizcaína izenekoaren eskutik

Jarduera guztietarako sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

+ INFO: www.bilbaokultura.eus (Sekzioa: Bidebarrieta Kulturgunea) edo 010 telefono zenbakian.