BILBAOPOESIA LITERATUR JAIALDIAK BERTAN BEHERA UTZI DU XXI. EDIZIOKO PROGRAMAZIOA

• Literatur jaialdia joan den astelehenean hasi zen, eta asmoa zen martxoaren 18an amaitzea, asteazkenarekin.
• BILBAOPOESIAk itzuli egingo du martxoaren 14ko kontzerturako sarreren dirua (larunbata), eta baita ere martxoaren 15eko errezitaldikoa (igandea). Sarrerak erosi dituzten pertsonek telefono honetara deitu dezakete argibideak nahi izanez gero: 94 420 48 70.

Bilboko Udalak antolatutako BILBOPOESIA literatur jaialdiak bertan behera utziko ditu XXI. ediziorako prestatuta zeuzkan jarduera guztiak.

BILBAOPOESIAk itzuli egingo du ekitaldi hauetarako erositako sarreren dirua: martxoaren 14an Jabier Muguruzaren eta Bernardo Atxagaren “Geltokitik Izarretara” kontzertua (martxoaren 14a, larunbata) eta Cecilia Lavilla Berganza sopranoak eta Miguel Ituarte piano jotzaileak lagundurik Emilio Gutiérrez Caba aktoreak martxoaren 15ean eman behar zuten errezitaldia (martxoaren 15a, igandea). Sarrera horiek erosi dituzten pertsonek Bilboko Udalaren Kultura Sailera jo dezakete (94 420 48 70), dirua nola itzuliko zaien jakiteko.