BILBAOESZENAK, MOLDERIK BEHAR EZ DUEN BALIABIDEAREKIN, IMPACTODANAREKIN, MAHAIKO TXOTXONGILOAK EGITEKO TAILERRERAKO IZEN EMATEA ZABALDU DU

Batez ere zuzeneko ikuskizunetako teknikariei zuzenduta egongo den ikastaroa José Alberto Maldonadok eskainiko du AZAROAREN 23tik 26ra, BilboEszenako – Kultura Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroko, instalazioetan.

BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, impactodana, molderik behar ez duen baliabidea, erabiliz, “Construcción de títere de mesa con manipulación de varilla” izeneko ikastarorako izena emateko epea zabaldu du.

Tailerra azaroaren 23tik 26ra eskainiko da (goizeko 09:30etatik 14:30etara), eta besteak beste zuzeneko ikuskizunaren profesionalei, txotxongilo diseinatzaileei, tresnazainei eta Arte Ederretako ikasleei zuzenduta egongo da batez ere.

ATAEk, Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarte Profesionalak, BilbaoEszenaren laguntzarekin antolatutako tailerraren helburua, ikuskizunen alorreko profesionalak impactodan baliabidearen erabileran prestatzea eta moldeak erabili behar barik elementuak sortzeko eta eraikitzeko dauden teknikak erakustea da, lodiera anitzeko plantxak modelatuz, ikasleek aurretik egindako zirriborroan oinarrituz.

20 ikastordu izango dituen prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3 –Fika izkina–) emango du José Alberto Maldonado irakasleak. Prezioa 125 eurokoa izango da Bilbao Eszenako erabiltzaileentzat, eta 175 eurokoa gainerako guztientzat.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]