BILBAOESZENAK, IRRATI-ANTZERKI IKASTARO INTENTSIBORAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU. IKASTAROA EUSKARAZ IZANGO DA, ETA ANTZEZLEEI, ESATARIEI, MUSIKARIEI, TEKNIKARIEI ETA GIDOILARIEI ZUZENDUTA EGONGO DA

Maisha MC konposatzaile eta DJ-ak eta Galder Pérez antzezle, zuzendari eta gidoilariak emango dute ikastaroa, eta asteazkenetan izango da, apirilaren 22tik maiatzaren 27ra, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara, BilbaoArteko instalazioetan.

BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, euskaraz egingo den Irrati-Antzerkiari buruzko ikastaro intentsiboan izena emateko epea zabaldu du. Irrati bidez antzerkia egiteko modu tradizional arrakastatsuak gaurkotasuna berreskuratuko du, antzezleei, esatariei, musikariei, idazleei, gidoilariei eta sektoreko bestelako teknikariei zuzendutako laborategi horren bitartez.

 

Ikastaroa BilbaoArten emango da, asteazken guztietan, APIRILAREN 22tik MAIATZAREN 27ra, arratsaldeko 18:00etatik 21:00etara. Izen emateak 70 euroko prezioa izango du (50 euro ATAE-ko, BilbaoEszenako, BilbaoArteko, Artekaleko eta ADDE-ko bazkideentzat).

 

Prestakuntza Maisha MC konposatzaile eta DJ-ak eta Galder Pérez antzezle, zuzendari eta gidoilariak emango dute, baina, horrez gain, saioetan, hainbat diziplinatan adituak diren lau gonbidaturen laguntza izango dute, Ixiar García (diziplina anitzeko artista), Oihana Bartra (bertsolaria), Rufoh Beatbox (Euskadiko beatbox txapelduna) eta Kike Amonarriz (soziolinguista, umoregilea eta telebistako aurkezlea).

 

Ikastaroan landuko diren alderdien artean, ahotsa, soinua, gidoia, soinu giroa eta efektu bereziak, bat-batekotasuna, umorea eta irratiko generoak egongo dira. Horrela, irrati bidez antzezteko testuen idazketa, dramatizazioa edo lokuzioa bezalako gaietan sakonduko da. Halaber, irrati-antzerki pieza baten sorkuntzan soinuek eta musikak betetzen duten leku garrantzitsua aztertuko da.

 

Ikastaroa egiten den bitartean irrati-antzerkiko pieza bat sortu eta grabatuko da, eta, gainera zuzenean eskaini ahal izango da, sortzen diren piezak jasoko dituen blog-aren bitartez (http://2gunbros.tumblr.com/)

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA

Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao

T: 94 433 49 95

Mail: [email protected]

 

Udal webgunean: www.bilbao.net