BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK UMEEI, GAZTEEI ETA HELDUEI ZUZENDUTAKO URTEROKO ANTZERKI IKASTAROETARAKO IZEN EMATE EPEALDIA ZABALDU DU

Interesatuta dauden pertsonek irailaren 18tik 30era arte egin ahal izango dute aurre-inskripzioa, udal webgunearen bitartez: www.bilbao.eus

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen zentroak ikastaro berria inauguratuko du urrian, umeei, gazteei eta helduei zuzendutako antzerki tailerren hasierarekin. Aurre-inskripzioa datorren astelehenetik irailaren 30era arte egongo da zabalik www.bilbao.eus webgunearen bitartez.

BilbaoEszenak umeei (8 eta 11 urte bitartekoei) eta gazteei (12 eta 16 urte artekoei) zuzendutako antzerki ikastaroak antolatzen ditu urtero 2005etik. Urte horietan 400 ume eta gazte baino gehiagok hartu dute parte adin horietarako dagoen jarduera eskaintza urria zabaltzeko xedea duen ekimen horretan. Soilik euskaraz emango diren umeentzako eta gazteentzako tailerrak ostegun arratsalde guztietan izango dira, ekainera arte. Ikasturte honetan, prestakuntzaren arduradunak Aritz Bengoa (umeentzako antzerkia) eta Alex Antúnez (gazteentzako antzerkia) izango dira.

Tailer horiek hiru helburu nagusi dituzte: antzerkia sutatzea eta ezagutaraztea Bilboko umeen eta gazteen artean; antzerkiarekin erlazionatutako jardueren aurrean interesa duten umeei eta gazteei prestakuntza eskaintzea; eta antzerkiko tekniketan ondo prestatuta egongo den zaletu sarea sortzea, horiek izan daitezkeelako etorkizuneko profesionalak. Matrikularen kostua 2016. urteko bera da: 110 euro ikastaro osoa (80 euro langabezian dauden pertsonentzat edo Sarrera Berme Errentaren jasotzaileentzat).

PRESTAKUNTZA ESZENIKOA HELDUENTZAT
Helduei zuzendutako prestakuntzak umeentzako tailerren helburu berberak ditu. Oraingo honetan, Eszenarako Prestakuntzan eta Sorkuntzan zentratutako urteko ikastaroa (60 ordu) Nuria M. Cresek emango du gaztelaniaz eta Miriam k. Martxantek euskaraz. Jarduera astelehen (euskaraz) eta asteazken (gaztelaniaz) guztietan izango da, arratsaldeko 19:30etatik 21:30etara.

Ikastaroa antzerkiaren eta eszenaren munduan interesatuta dagoen edozein pertsonari dago zuzenduta, eta oinarrizko bi eremu landuko ditu: antzezle lana (energia, erritmoa, adierazpena, koordinazioa, emozioa…) eta sorkuntza lana (bat-batekotasuna, espazioaren definizioa, ideien bilaketa…). Ikastaroek 170 euroko kostua dute, 140 euro langabezian dauden pertsonentzat edo Sarrera Berme Errentaren jasotzaileentzat.

Ohikoa denez, eskariak eskainitako plaza kopurua gainditzen badu, aukeraketa egingo da aurre-inskribatutakoen artean, ondoren adierazten diren irizpideen arabera: lehentasuna izango dute Bilbon erroldatutakoek, eta gizonen eta emakumeen arteko parekotasuna eta euskarazko taldeak osatzeko aukera bilatuko da.

INFORMAZIO GEHIAGO:

BILBAOESZENA
C/ Juan de Gardeazabal, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]