BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, TXOTXONGILOAK APAR GOMAZ EGITEARI BURUZKO IKASTAROA JASOKO DU EKAIN HONETAN

Hilabete honetako 19tik 23ra izango da, goizeko 09:30etik 14:30era, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, muppet motako txotxongiloak apar gomaz egiteko ikastaroa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, ekainaren 19tik 23ra, goizeko 09:30etik 14:30era, eta beharrezkoa izango da ekainaren 12a baino lehen izena ematea.

Prestakuntza José Antonio Maldonadok eskainiko du, eta helburua apar goma erabiltzen ikastea izango da, baliabide erakargarri eta erabilera anitzekoa. Horrez gain, ikasleei muppet motako txotxongiloak egiteko hiru teknika erakutsiko zaizkie, apar gomazko plantxetan eta blokeetan oinarrituta, eraikitzeko molderik erabili barik.

Tailerra zuzeneko ikuskizunetako profesionalei, eszenografiarekin, txotxongiloen diseinuarekin, tresnagintzarekin, jantziekin, karakterizazioarekin… erlazionatutako pertsonei, dago zuzenduta batez ere, eta baita Arte Ederretako, Arte Eszenikoen masterreko, antzerki eskolako… ikasleei ere. Edukien artean materialen portaera eta apar goma modelatzeko teknikak, hagatxoak jartzea edo artikulazioen muntaketa aztertuko dira, besteak beste.

Prestakuntza jardueran 20 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman daiteke dagoeneko. Prezioa 150 eurokoa izango da (110 euro ATAEko bazkideentzat eta 125 euro Bilbaoeszenaren erabiltzaileentzat).

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Mail: [email protected]