BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, IMPACTODAN PLANTXAK ERABILIZ ETA GOMA-APARRA TAILATUZ BURUHANDIAK ERAIKITZEKO IKASTAROA ANTOLATU DU

Uztailaren 9tik 13ra izango da, BilbaoEszenaren instalazioetan, 9:30etik 13:30era (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

 

BILBAOESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, impactodan plantxak modelatuz eta goma-aparra tailatuz buruhandiak eraikitzeko ikastaroa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Uztailaren 9tik 13ra izango da, BilbaoEszenaren instalazioetan, 9:30etik 13:30era.

José Alberto Maldonadok zuzenduko duen prestakuntzaren xedea buruhandi erabilgarriak egiten ikastea da, teknika mistoa erabiliz, hainbat sendoerako impactodan plantxak modelatuz eta goma-aparra tailatuz. Irudimen bolumetrikoa errealitate bilakatzea da helburua, material inorganikoak eta malguak erabiliz.

Ikastaroa, zuzeneko ikuskizunetako teknikariei, diseinuaren profesionalei, txotxongilo konpainiei, Arte Ederretako ikasleei, eszenografiaz, jantziez eta karakterizazioaz arduratzen diren profesionalei, eta Arte Eszenikoetako masterreko, antzerki eskoletako eta Lanbide heziketako ikasleei dago zuzenduta batez ere.

Jarduerak 10 plazako partaide kopuru mugatua izango du, eta izen emateak uztailaren 5era arte egin ahal izango dira [email protected] helbidearen bitartez (izena eta abizenak, NAN, posta helbidea, telefonoa, e-maila adieraziz). Ikastaroek 210 euro balioko dute –195 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat eta 180 euro ATAEko bazkideentzat–.