BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, IKUSKIZUNEN EKOIZLEAK KUDEATU BEHAR DITUEN ALDERDI GUZTIAK AZTERTZEN DITUEN TAILER TEKNIKOAN IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Tailerra Last Tour International-eko Eneko Gurrutxagak emango du, APIRILAREN 28an, BilbaoEszenako instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, eszenako ikuskizun bateko production manager izenekoak menderatu behar dituen gaitasunei buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza Bilbaoeszenaren instalazioetan eskainiko da, APIRILAREN 28an, goizeko 11:00etatik 14:00etara edo arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Tailerra Eneko Gurrutxagak, 2002tik Last Tour International enpresako ekoizpen eta logistika arduradun denak, eskainiko du, eta logistika, aurrekontu, negoziazio, ekipoen zuzendaritza eta kontratazio alorretara dago zuzenduta. Guztiak ere, ekoizle batek ahaztu behar ez dituen alorrak dira. 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da. Prezioa 18 eurokoa izango da (9 euro ATAEko bazkideentzat eta 12 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

Eneko Gurrutxaga aditua da kultur eta aisia proiektuen garapen, diseinu eta kudeaketa integralean, eta esperientzia du Bilbao BBK Live eta Azkena Rock Festival bezalako ekitaldietan, beste batzuen artean. Horrez gain, Extremoduro, John Cale, Steve Earle, Mike Ferris eta Govt Mule bezalako taldeen eta artisten nazio eta nazioarte mailako biren arduraduna da.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]

ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]