BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK BILBOKO GUNE PUBLIKO BATEAN EKITALDI BAT ANTOLATZEKO BEHAR DIREN ADMINISTRAZIO IZAPIDEAK AZTERTZEN DITUEN TAILERTXOA JASOKO DU

ATAEk – Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalak, antolatutako tailertxoa Javier Gorostiolak, Bilboko Udaleko teknikariak emango du BilbaoEszenaren instalazioetan. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

BILBAOESZENAk – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bilboko Baliabide Eszenikoen Zentroak, gune publiko batean ekitaldi bat antolatzeko beharrezkoa den administrazio izapideari buruzko tailertxo teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, maiatzaren 26an, bi txandatan, goizeko 11:00etatik 14:00etara edo arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Tailerra Javier Gorostiolak, Bilboko Udaleko teknikariak emango du, eta gure hiriko bide publikoan edo titularitate publikoko gune itxiren batean ekitaldi bat antolatzeko aurretik egin behar diren gestioetan zentratuko da. Horrela zenbait alderdi praktiko aztertuko dira, aurkeztu beharreko dokumentazioa, epeak, ekitaldi motak, bete beharreko baldintzak, izapide guztia nora eta zelan eraman, etab.

Ikastaroak 25 plaza izango ditu gehienez, eta izen emateak [email protected] helbidearen bitartez egin ahal izango dira. Prezioa 18 eurokoa izango da (9 eurokoa ATAEko bazkideentzat eta Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).