BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO ANTZERKI BALIABIDEEN ZENTROAK, MATERIAL PERTSONALETAN OINARRITUZ TALDE LANEAN MATERIAL KOREOGRAFIKOAK SORTZEKO TAILERRERAKO IZENA EMATEKO EPEA ZABALDU DU

Tailerra Coletivo Qualquerrek emango du ekainaren 9, 10 eta 11n Punto de Fugan (Gorteak kalea, 29-31), San Frantzisko eta Bilbo Zaharra birgaitzeko elementu traktore gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Kultura Sailaren BLV-ART programaren barruan.

BilbaoEszenak – Bilboko Udaleko Antzerki Baliabideen Zentroak, sortzaile-partaide bakoitzak ekartzen dituen material pertsonaletan oinarrituz, talde lanean material koreografiko propioak sortzeko laborategirako izena emateko epea zabaldu du. Ekimen hori, San Frantzisko eta Bilbo Zaharra auzoak goitik behera birgaitzeko elementu bultzatzaile gisa Kulturaren aldeko apustua egiten duen Plan Bereziaren barruan dagoen Kultura Sailaren BLV-ART programaren barruan dago.

Eszenako erkidego osora zabalik dagoen tailerra ekainaren 9, 10 eta 11n –arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara– emango du Coletivo Qualquerrek Punto de Fugan. Izen emateak ekainaren 3ra arte egin daitezke BilbaoEzenan, eta prezioa 50 eurokoa izango da (40 eurokoa BilbaoEszenako, Artekaleko, EAB – Euskal Aktoreen Batzordeko- eta ADDEko bazkideentzat).

Tailer honen bitartez, Coletivo Qualquerrek beraien sorkuntza prozesuetan erabilitako Elkarlan Makinetara hurbiltzeko aukera eskaintzen dizkie parte-hartzaileei. Elkarlan Makina hauen berezitasuna da parte-hartzaile bakoitzak dakartzan material pertsonalak taldeak kolektiboki martxan jarriko dituela, lan praktiko baten bitartez.

Laborategian, idazketa (enuntziazioa) eta gorputz (mugimendua) tresnak bateratuta lantzea proposatzen da, norberaren material koreografikoak kolektiboki hedatu eta sortzeko modu bezala. Taldeak berezitasun mordoa biltzen ditu, zalantzak eta galderak elkar banatzen ditu eta horrek parte-hartzaileen lan artistikoak garatu eta ikuspuntu berrietatik ekiteko baliabideak eta materialak sortzen ditu.

Coletivo Qualquer 2008an sortu zen, Lisboan, Luciana Chieregati (Brasil) eta Ibon Salvador (Euskal Herria) ikertzaile eta koreografoak elkartu ostean. Garai hartan, egungo filosofiarekin gurutzatzen ziren dantza-piezak sortzea zen bien intereseko arloa. Hala, egunerokotasunarekin solasaldian aritzen diren lanak sortzeari ekin zioten, antzerkiaren espazio-antolaketa albo batera utzita eta, bereziki, koreografiaren ikuspuntutik lengoaien sorkuntza ikertuta.

INFORMAZIO GEHIAGO
BilbaoEszena (Juan Gardeazabal kalea, 3)
[email protected]
Tel: 94.433.49.95