BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, AUTOCAD-EK ARTE ESZENIKOETAN DITUEN APLIKAZIOEI BURUZKO TOPAKETA TEKNIKOA ANTOLATU DU

Maiatzaren 28an izango da, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

 

BILBAOESZENAK– Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, AutoCAD-ek arte eszenikoetan dituen aplikazioei buruzko topaketa teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. BilbaoEszenaren instalazioetan izango da, maiatzaren 28an, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

Prestakuntza Alfonso Romerok eskainiko du, eta AutoCADen oinarritutako azken 3D tresna berrietara hurbilketa proposatuko du, izan ere, eszenografiaren eta agertoki bisualen mundua iraultzen ari dira.

Prestakuntza jardueran 25 pertsonak hartu ahal izango dute parte gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman daiteke (izena eta abizenak, NAN, posta helbidea, telefonoa eta e-maila adieraziz). Sarrera doakoa den arren, ezinbestekoa izango da izena ematean 5 euroko fidantza ordaintzea. Topaketa teknikoan euren lekua betetzen dutenei itzuli egingo zaie.