BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, “LOS AMANTES PASAJEROS” FILMEKO DEKORATUEI BURUZKO MASTERCLASS-A JASOKO DU ALFONSO ROMERO ESZENOGRAFOAREREN ESKUTIK

Otsailaren 16an izango da, Burtsako Udaltegian (Pilota kalea, 10), arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara.

BILBAOESZENAk – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, Pedro Almodóvarren “Los amantes pasajeros” filmeko dekoratuen diseinuari eta eraikuntzari buruzko MasterClass bat antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera.

Prestakuntza, otsailaren 16an izango da, Burtsako Udaltegian, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta Alfonso Romero “Los amantes pasajeros” filmeko eszenografoak eskainiko du, zineko dekoratuen diseinuari eta eraikuntzari buruzko klase interesgarria emanez.

Parte hartzea doakoa den arren, izena emateko ezinbestekoa izango da datu pertsonalak (izena eta abizenak, helbide osoa, telefonoa eta e-maila) [email protected] helbidera bidaltzea eta 5 euroko fidantza ordaintzea. Diru hori osorik itzuliko zaie azkenean euren plaza betetzen dutenei.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Mail: [email protected]