BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ANTZERKIAN ARTIKULU PIROTEKNIKOAK ERABILTZEARI BURUZKO TAILERRA JASOKO DU

Izaskun Astondoa Pirotecnia Astondoako zuzendariak eskainiko du datorren urriaren 25ean, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

BILBAOESZENAK – Bilboko Udalaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, T kategoriako artikulu piroteknikoek arte eszenikoetan izan ditzaketen aplikazio posibleei buruzko tailertxoa antolatu du, ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, urriaren 25ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea.

Prestakuntza Izaskun Astondoa Pirotecnia Astondoako zuzendariak eskainiko du, eta artikulu piroteknikoen sailkapenean, horien mailakatzean, arreta berezia eskainiz T kategoriakoei, eraman behar dituzten etiketetan eta erabilerarako jarraibideetan zentratuko da, antzerkian aplikatzeko aukerak aztertu ahal izateko.

Prestakuntza jardueran 25 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez egin ahal izango dira. Prezioa 18 eurokoa izango da (9 euro ATAEko bazkideentzat eta 12 euro Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

INFORMAZIOA:
ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbo.
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]