BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, KARAKTERIZAZIORAKO GELATINAZKO PROTESIAK SORTZEARI BURUZKO IKASTAROA JASOKO DU EKAINEAN

Melina Riberak emango du, ekainaren 13an eta 14an, BilbaoEszenaren instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3).

BILBAO ESZENAK – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, karakterizaziorako gelatinazko protesiak egiteari buruzko ikastaroa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Prestakuntza BilbaoEszenaren instalazioetan emango da, ekainaren 13an eta 14an, goizeko 9:30etik 14:00etara, eta arratsaldeko 16:30etik 20:00etara, eta beharrezkoa izango da aurretik izena ematea, gehieneko partaide kopurua hamarrekoa izango baita.

Prestakuntza Melina Riberak emango du, eta helburua ikasleari beharrezkoak diren ezagupenak eskaintzea da, protesi txiki, zapal eta elastikoak eta baita gelatinazko elementuak (orbainak, zauriak, sudurra, kokotsa, bekainak…) eraikitzeko modua izan dezan, lortzeko errazak diren produktu merkeak erabiliz karakterizatu behar den lagunaren itxura aldatzeko.

Ikastaroa zuzeneko ikuskizunetako teknikariei, karakterizazio-teknikariei, Arte Ederretako ikasleei, makillatzaileei eta karakterizazio teknika honetara hurbildu nahi duten guztiei dago zuzenduta, izan ere, ez da aurretiazko ezagutzarik behar. Ikastaroa egiteko beharrezkoak diren material guztiak antolakuntzak jarriko ditu.

Jardueran 10 pertsonak parte hartu ahal izango dute gehienez, eta izena [email protected] helbidearen bitartez eman ahal izango da ekainaren 9ra arte. Prezioa 100 eurokoa izango da (75 euro ATAEko bazkideentzat eta Bilbaoeszenako erabiltzaileentzat).

INFORMAZIOA:
ATAE
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 94 401 42 48
Mail: [email protected]