BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALAREN BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK, ESZENAKO ARRISKUEN EBALUAZIORAKO OiRA TRESNA ERABILTZEN IKASTEN HASTEKO TOPAKETA TEKNIKOA JASOKO DU APIRILAREN 24AN

BilbaoEszenako instalazioetan (Juan de Gardeazabal kalea, 3) izango da, 16:00etatik 20:00etara. Izena emateko epea zabalik dago jadanik [email protected] helbide elektronikoaren bitartez

 

BILBAOESZENAk – Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, OiRA, eszenako arriskuen ebaluazio tresna, erabiltzen ikasteko topaketa teknikoa antolatu du ATAErekin, Arte Eszenikoen Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera.

Prestakuntza apirilaren 24an izango da, 16:00etatik 20:00etara, BilbaoEszenaren instalazioetan, eta César Casaresek (ConArte) eskainiko du. Gehienez ere 25 plaza egongo dira, eta izen emateak [email protected] helbidearen bitartez egin ahal izango dira (izena eta abizenak, NAN, helbide postala, telefonoa eta e-maila adieraziz). Prezioa 30 eurokoa da.

OiRA online tresna doakoa eta anonimoa da, arte eszenikoen zuzeneko ekoizpen lanetarako eta lokaletarako arrisku ebaluazio espezifikoak egiteko aukera ematen duena. OSHAk eta Zuzeneko ikuskizunaren Europako Elkarrizketa Sozialaren Batzordeko ordezkariek egindako tresna, bere lantokian, segurtasunarekin eta osasunarekin erlazionatuta egon daitezkeen arriskuak ebaluatu nahi dituen edonork erabili dezake.

Tresnak, barrutien eta ekoizpen lanen eskakizun berezietara egokitutako ekintza plana jasotzen du, arriskuak identifikatuz eta ebaluatuz eta ekintza plana eta azken txostena eginez.

INFORMAZIOA:
BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.
T: 944334995
Mail: [email protected]