BILBAOESZENAK – BILBOKO UDALEKO BALIABIDE ESZENIKOEN ZENTROAK ETA BLANCO ROTO KONPAINIAK PERTSONAIAREN SORKUNTZARA BIDERATUTAKO INTERPRETAZIIO IKASTARO INTENTSIBOA ANTOLATU DUTE

“La Palabra” ekimenaren hirugarren edizioa Otxarkoagan eskainiko dute martxoko, apirileko eta maiatzeko lau asteburutan Roberto Romeik, Gemma Sangermanek eta Laia Ricartek, Arte Eszenikoekin erlazionatutako Pedagogiaren profesional ezagunek.

Interesatuta dauden pertsonek egin dezakete dagoeneko matrikula helbide elektroniko honen bitartez: [email protected].

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Baliabide Eszenikoen Zentroak, antzezleei zuzendutako interpretazio tailerra antolatuko du hirugarren urtez jarraian, Blanco Roto konpainiarekin batera, oraingo honetan pertsonaiaren sorkuntzara zuzenduta. Ikastaroa martxoaren hasieratik maiatzera arte luzatuko da, eta Otxarkoagako Udaltegian eta Harrobian, Ekoizpen Eszenikoaren Berrikuntza Zentroan, eskainiko dute Roberto Romei pedagogo eta eszena zuzendariak, Gemma Sangerman antzezle eta pedagogoak eta Laia Ricart antzezle eta acting coach-ak.

“La Palabra – El Personaje” ikastaroa datorren martxoaren 3an jarriko da martxan, eta lau asteburuz luzatuko da, maiatzeko lehenengo asteburura arte. Modulu bakoitzak 14 orduko iraupena izango du, eta ostiraletik igandera eskainiko dira, lau ordu ostiralean –16:00etatik 20:00etara–; sei larunbatean –10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 18:00etara; eta lau igandean –10:00etatik 14:00etara–.

Lehenengo hiru asteburuetan Otxarkoagako Udaltegian eta azkenengoan Harrobian egingo den ikastaroaren helburua, antzezpeneko profesionalak pertsonaiak sortzeko autosufizienteak izatea eta tresnak edukitzea da.

Gemma Sangerman izango da prestakuntzari hasiera ematearen arduraduna, martxoaren 3ko, 4ko eta 5eko asteburuan. Filologia katalanean lizentziatua da Bartzelonako Unibertsitatetik eta Arte Dramatikoan Bartzelonako Antzerki Institututik. Bere helburua, testuak pertsonaiari buruz dituen aztarnak aurkitzea izango da: nolakoa den, zelan hitz egiten duen, ze hizkuntza erabiltzen duen.

Martxoaren 17an, 18an eta 19an, Roberto Romeik hartuko du errelebua. Bere lana, Jaume Melendresek “Diccionario mínimo del actor” lanean proposatzen duen pertsonaien definiziotik abiatuko da. Pertsonaia fikzioa da, ez du inolako zerikusirik pertsonekin, etimologiari dagokionez mozorroa da. Hori dela eta, lana pertsonaiaren estrukturaren, fisikotasunaren, erritmoaren, pentsamenduaren eta emozioaren eraikuntzan zentratuko da.

Apirilean, 21ean, 22an eta 23an, 2012tik Oskar Garcíarekin batera Blanco Roto konpainiako kide-sortzaile den Laia Ricarten txanda izango da. Ricartek pertsonaia sortzeko proposamena landuko du, bilaketa eta ikerketa pertsonaiaren, oztopoen eta eszenaren helburuan gertatzen den atmosferan oinarrituta.

Ikastaroko azken saioan, maiatzaren 5ean, 6an eta 7an, hiru pedagogoak batera arituko dira lanean asteburu berean, eszenak elkartzeko. Asteburu horretan, prestakuntza Harrobia Eskenara – Ekoizpen Eszenikoaren Berrikuntza Zentrora, eramango da.

Lau asteburuko ikastaro osoak 250 euroko prezioa izango du. Interesatuta dauden pertsonek egin dezakete dagoeneko matrikula [email protected] helbidean. Gehienez ere 15 pertsonak hartu ahal izango dute parte.

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA
Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao
T: 94 433 49 95
Mail: [email protected]