BILBAOESZENAK, BIDEOA ESZENAKO IKUSKIZUNAREN OSAGAI GISA ERABILTZEARI BURUZKO DOAKO TOPAKETA TEKNIKOAREN BIGARREN TXANDAN PARTE HARTZEKO IZEN EMATE EPEALDIA ZABALDU DU

Aurretik izena ematea eskatzen duen tailerra da, eta David Bernúesek eskainiko du MARTXOAREN 30ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, BilbaoEszenako instalazioetan.

BILBAO ESZENAk, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Antzerki Baliabideen Zentroak, “Bideoa eszenako osagai gisa” gaiari buruzko topaketa teknikoa antolatu du ATAE-rekin, Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarte Profesionalarekin, batera. Jarduerak partaide asko izan duenez, bigarren txanda bat eskainiko da, datorren MARTXOAREN 30ean, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, BilbaoEszenako instalazioetan.

 

Tailerra, Acrónica Produccioneseko David Bernúesek emango du, eta ATAE-ko, Arte Eszenikoetako Teknikarien Elkarte Profesionaleko, Zigor Gorostiolak koordinatuko du. 30 pertsonak hartu ahal izango dute parte gehienez ere, eta izen-emateak [email protected] helbidearen bitartez egin ahal izango dira.

 

Arte eszenikoetarako ikus-entzunezko edukiak sortzea, erabateko gaurkotasuna duen gaia da. Hori dela eta, saio hau bideoan zentratuko da, osagai tekniko gisa, eta ikus-entzunezko diseinua sortzeko jarraibideak, ohikoak diren baldintza teknikoak (optikak, lumenak, distantziak…) eta norberaren edukiak sortzeko modua landuko du eta, horrez gain, gehien erabiltzen diren softwareak aztertuko ditu (Qlab, Modul8, Resolume…). Prestakuntza, eszenan ikus-entzunezko elementuak erabiltzeari buruz jakin-mina duen edozeini zuzenduta egongo da, eta ez da beharrezkoa izango aurretik gaia ezagutzea.

 

Partaideek euren ordenagailuak eraman ahal izango dituzte, Interneten bideoak ikusteko edo jaisteko eta, bideo edizioko programaren bat instalatuta baldin badute, lehenengo praktikak egiteko.

 

INFORMAZIOA:

BILBAOESZENA

Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao

T: 94 433 49 95

Mail: [email protected]

 

ATAE

Juan de Gardeazabal kalea, 3 – lonja. 48004 Bilbao.

T: 94 401 42 48

Mail: [email protected]