BILBAOESZENA, IRAILAREN 14AN IREKIKO DU URTEKO ANTZERKI IKASTAROETAN IZENA EMATEKO EPEA

  • Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako jarduera horietan parte hartu nahi dutenek irailaren 14tik 30era ikastaroetan eman dezakete izena, www.bilbao.eus helbidean.
  • 2020 – 2021 ikasturte honetan, BilbaoEszenak lau tailer eskaintzen ditu: bi antzerki-tailer gazteentzat eta haurrentzako, eta bi prestakuntza eta sorkuntza eszeniko tailerrak helduentzako.
Cartel BilbaoEszena

BilbaoEszena-Bilboko Udaleko Baliabide Eszenikoen Zentroak antzerki-tailerrak jarri ditu martxan hasi berri dugun 2020–2021 ikasturte berrian.

Hala, irailaren 14tik (astelehena) 30era (asteazkena), jardueraren parte izan nahi duten haur, gazte eta helduek www.bilbao.eus webgunearen bidez eman dezakete izena.

Urritik aurrera abian jarriko diren tailerrak Antzerkikoak eta Prestakuntza eta Sormentza eszenikoa izango dira, eta adin guztietako pertsonei zuzenduta egongo dira, euskara eta gaztelania taldeak aukeratzeko aukera eskainiz.

2020-2021 ikasturte honetan, BilbaoEszenak 45 orduko antzerki-tailer bat jarri du martxan. Ostegunetan emango da, 19:00etatik 20:30era, 12 eta 16 urte bitarteko gazteentzat, eta beste bat, antzerkikoa ere, 8 eta 11 urte bitarteko haurrentzat. Ostegunetan ere izango da, 17:15etik 18:45era. Tailer hauen prezioa 120,10 eurokoa da matrikula arruntarekin eta 87,30 eurokoa langabetuentzat edo Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzen dutenentzat.

Info gehiago Bilbao.eus