BILBAOARTEK IKUS-ENTZUNEZKOEN SEKTOREKO KULTUR ERAGILEEI ZUZENDUTAKO JARDUNALDI PROFESIONALA JASOKO DU OSTEGUNEAN, BILBOK, SANTANDERREK ETA GIJONEK PARTE HARTZEN DUTEN KULTUR LANKIDETZARAKO “TAN CERCA” HITZARMENAREN BARRUAN

Topaketa Bilboko Udalak eta bere esku dagoen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek antolatu dute, bere 25. Edizioa dela eta antolatu dituen aurretiazko jarduera berezien barruan.

 

BilbaoArte Fundazioak ikus-entzunezkoen sektoreko kultur eragileentzako jardunaldi profesionala jasoko du ostegun honetan, hilaren 28an, Bilbok, Santanderrek eta Gijonek parte hartzen duten kultur lankidetzarako “Tan Cerca” akordioaren bitartez. Foroa, Bilboko Udalak eta maiatzaren 2tik 11ra bere 25. edizioa ospatuko duen Bilboko Zinemaldi Fantastikoak – FANTek antolatu dute.

Bilbok, Santanderrek eta Gijonek “Tan Cerca” izeneko lankidetza hitzarmena dute, elkarren artean proiektu eta jarduera kulturalak sustatzeko. Azken urteetan kultur eragileek, kultur jardueraren egungo egoerari eta etorkizuneko erronkei buruzko ideiak trukatzeko eta eztabaidak sortzeko bilerak egin dituzte txandaka hiru hirietan.

Oraingo honetan, BilbaoArteko instalazioek hiru hirietako ikus-entzunezkoen sektoreko profesionalei zuzendutako topaketa teknikoa jasoko dute, TAN CERCA 2019 Jardunaldi Profesionala: Ikus-entzunezkoen sektorea etorkizuneko erronken aurrean. Topaketa goizeko 10:00etan hasi eta arratsaldera arte luzatuko da. Bertan industriako, filmoteketako, jaialdietako eta film commissions-etako ordezkariek, sektoreak aurrean dituen alderdiei eta erronkei buruz hitz egin eta eztabaidatuko dute. Egunean zehar, hainbat mahainguru egiteaz gain, hala eskatu duten profesionalek euren jaialdia, enpresa, elkartea edo ikus-entzunezko proiektua jardunaldira hurbildutako guztien aurrean aurkezteko lekua eta aukera ere izango dute.

Foroetako partaideen artean hauek egongo dira, beste batzuen artean: Alejandro Díaz Castaño FICXixón-eko zuzendaria, Vanesa Fernández Guerra ZINEBIko zuzendaria, Víctor Lamadrid Cantabria Film Commission-eko koordinatzailea, Agustín Atxa Bizkaia Film Commission-ekoa, eta baita zine programatzaileak, filmoteketako arduradunak eta ikus-entzunezko industriaren maila guztiekin erlazionatutako elkarteak ere.

EGITARAUA: IKUS-ENTZUNEZKO SEKTOREA ETORKIZUNEKO ERRONKEN AURREAN

09:45 Erregistroa
10:00 Irekitze ofiziala: Ana Montserrat López (Xixoneko Udala), Marcos Díez (Santander Creativa Fundazioa), Iñaki López de Aguileta (Bilboko Udala)
10:15 Zinema-jaialdiak: ibilbidea, bilakaera eta etorkizuna
• Alejandro Díaz, FICXixón-en zuzendaria
• Nacho Carballo, Santanderreko Nazioarteko Zinema Astea
• Vanesa Fernández Guerra, ZINEBIko zuzendaria
Aurkezlea eta eztabaidaren moderatzailea: Ernesto del Río
11:15 Film Commissions: haien papera industriaren sorreran eta lurraldeentzat beste negozio-ildo batzuk aurkitzen
• Víctor Lamadrid, Cantabria Film Commission
• Miguel Ángel Montes, Asturias Film Commission
• Jose Agustín Atxa, Bilbao Bizkaia Film Commission
Aurkezlea eta eztabaidaren moderatzailea: Marta Solano – Burbuja Films (Kantabria)
12:15 Atsedena
12:45 Zinematekak eta Filmotekak: areto komertzialak eta autore-zinema
• Rubén Corral, zine programatzailea (Bilbo)
• Lourdes Prendes, Laboral Zinemateka
• Guillermo Martínez, Kantabriako Unibertsitateko Filmoteka
Aurkezlea eta eztabaidaren moderatzailea: Juan Zapater (Bilbao Arteko zuzendaria)
13:45 Komunikazioak
14:15 Bazkaria
16:30 Ikus-entzunezko industriaren etorkizuna
• Vicente Vega, Kantabriako Ikus-entzunezko Elkartea
• Víctor Guillot, CICA (Asturiaseko Zinemaren Interpretazio Zentroa)
• María Eugenia Salaverri, Euskal Gidoilarien Elkartea
Aurkezlea eta eztabaidaren moderatzailea: Miriam Martín (Euskal Aktoreen Batasuna – Sindicato de Actores y Actrices Vascos)
17:30 Komunikazioak
18:30 Amaiera