BILBO IZANGO DA ASTEBURU HONETAN MUNDU OSOKO HAINBAT HIRITAN OSPATUKO DEN FILM LABURRAREN ALDEKO “EGUNIK LABURRENA” EKIMENAREN EGOITZETAKO BAT

Bilbon Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak antolatu duen ekimena OSTIRALEAN hasiko da, eta 26 film eskainiko ditu –horietako asko jaialdietan sariak irabazitakoak– eta mahainguruak antolatuko ditu euskal hamabi zinegile ingururekin.

Jarduerak eta proiekzioak Zurbaranbarriko eta Castañoseko udaltegietan, FNAC-en eta La Ribera kafetegian izango dira.

Pabellón 6 aretoak film laburraren jai nagusia jasoko du LARUNBATEAN, gaueko 21:00etan. Bertan, Ramón Bareak eta Lander Otaolak moderatutako mahainguruak, proiekzioak eta jaiari amaiera emateko musika izango ditugu.

EGUNIK LABURRENA [ED+C] nazioarteko ekimena da, eta helburu nagusia film laburra errebindikatzea du. Kultura eta Hezkuntza Sailak eta Zinebi eta FANT jaialdiek ekimenarekin bat egin nahi izan dute, Bilbon ere film laburraren jai handia antolatuz, ABENDUAREN 19an, 20an eta 21ean, 26 film proiektatuz, musika eskainiz eta film laburren zuzendariekin topaketak eginez.

 

Jarduerak eta zine emanaldiak Zurbaranbarriko eta Castañoseko udaltegietan, FNAC-en eta La Ribera kafetegian izango dira, eta baita LARUNBATEAN, gaueko 21:00etatik aurrera, film laburraren jai nagusia jasoko duen Pabellón 6 aretoan ere. Azken ekitaldi horretan, Ramón Bareak eta Lander Otaolak moderatutako mahainguruak, proiekzioak eta jaiari amaiera emateko, musika izango ditugu.

 

Helduentzako programazioa bariku honetan, ABENDUAREN 19an, hasiko da, arratsaldeko 19:30etan, Castañoseko udaltegian, zazpi film labur eskainiz: Superdown, Per un pugno di azioni, Una mierda de slasher, Nosotros que nos queremos tanto, Remanecer, T.O.C, El Coche Fantástico. Emanaldi hori berori hurrengo egunean errepikatuko da, arratsaldeko 18:00etan, FNAC-en.

Horrez gain, [ED+C] programak leku berezia gorde die txikienei. Horrela, Zurbaranbarriko Udaltegiak, Ohe Azpiko Zera, La Dama y la muerte edo Las aventuras de Tadeo Jones bezalako lanak jasoko dituen umeentzako saioa eskainiko du ostiralean, arratsaldeko 18:00etan. Familia osoari zuzendutako proiekzio hori hurrengo egunean ere ikusi ahal izango da, eguerdiko 12:00etatik aurrera, FNAC-en.

 

ZINEA, MAHAINGURUAK ETA MUSIKA

Larunbatean, ABENDUAREN 20an, Pabellón 6 aretoak asteburuko ekitaldi nagusia jasoko du, Euskadiko film laburraren panoramika erakutsiko duen jai handiarekin. Proiekzio bikoitza eskainiko da: alde batetik, jaialdietan ibilbide luzea egin duten zenbait film labur mitiko, Pedro Riveroren Birdboy, edo Haritz Zubillagaren Las horas muertas, bestak beste, eta bestetik, duela denbora gutxi estreinatu diren hainbat film, Aitor Gutiérrezen Anómalo, (Euskal Zinearen Sari Nagusia Zinebi 2014an), Mikel Alvariñoren Oscar Desafinado (Film Labur Hoberenaren Saria Sitges 2014an), David Sañudoren Malas Vibraciones (Euskal Film Labur Hoberena Gasteizko Film Laburren jaialdian – CORTADA) Kote Camachoren Don Miguel edo Paul Urkijoren El Bosque negro, besteak beste.

 

Proiekzioak osatzeko, zinegileek mahainguruetan hartuko dute parte. Mahainguruen moderatzaileak Ramón Barea antzezlea (Antzerki Sari Nazionala) eta antzezle eta baita film laburren zuzendari den Lander Otaola izango dira. Zinearen jai handiari amaiera emateko, ikus-entzuleek “The FILMak Countdown” taldeak eskainiko duen musika saioarekin gozatu ahal izango dute.

 

Film laburrari eskainitako asteburua igandean, ABENDUAREN 21ean, amaituko da, Erriberako merkatuko kafetegian eskainiko den saioarekin. Arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Iker Arceren Magia, Roberto San Sebastiánen Yayos, Kote Camachoren Don Miguel, David Sañudoren Malas Vibraciones, Lander Otaolaren Preguntador eta Mikel Alvariñoren Oscar Desafinado lanak eskainiko dira. Zuzendari horietako batzuk emanaldi honetan ere egongo dira, euren lanak aurkezteko.

 

AURREKARIAK

[ED+C], neguko solstizioarekin bat etorriz (abenduaren 21ean) mundu osoan ospatzen den nazioarteko ekimena da, film laburrak jende guztiari hurbiltzeko helburu nagusiarekin, kaleetan eta mota guztietako gune publikoetan, plazetan, ikastetxeetan, museoetan, ospitaletan, saltokietan edo tabernetan eskaintzen diren doako zine emanaldiekin.

 

Coordinadora del Cortometraje Español izenekoak hartu du bere gain estatu mailan jai hori antolatzeko erronka, film laburrari balioa emateko eta zinearen eta kulturaren industriaren barruan dagokion lekua emateko. 2013an ospatu zen estatuko lehenengo edizioa, 82 emanaldi eskainiz egun bakarrean, eta aurten Bilbok ere bat egingo du ekimenarekin.

 

[ED+C] kalitatezko edukiak eskaintzean oinarritzen da, baina ekitaldi irekia da, eta, ondorioz, kultur kudeaketan ari diren eragileek zein edozein erakunde publikok edo pribatuk bat egin dezakete berarekin, eta baita herritarrek eurek, ere, euren adiskideentzat edo auzokideentzat emanaldiak antolatuz.

 

Aurten gure Hirian Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak eta PLATANOBOLÍGRAFO ekoizpen etxeak antolatu duten ekimenaren laguntzaileen artean Pabellón 6, ECPV-EHZE-Euskal Herriko Zine Eskola, Kimuak, eta Bilboko Udalak antolatzen dituen Zinebi eta FANT zine jaialdiak daude.

 

AGENDA

 

ABENDUAK 19 DICIEMBRE

18:00 – CENTRO MUNICIPAL ZURBARANBARRIKO UDALTEGIA

Umeentzako Film Laburren Proiekzioa / Proyección infantil

Film laburrak/Cortometrajes: Ohe Azpiko Zera, La Bruxa, La dama y la muerte, Tachaaan!, Superdown, Las aventuras de Tadeo Jones

 

ABENDUAK 19 DICIEMBRE

19:30 – CENTRO MUNICIPAL CASTAÑOSEKO UDALTEGIA

Film laburrak/Cortometrajes: Superdown, Per un pugno di azioni, Una mierda de slasher, Nosotros que nos queremos tanto, Remanecer, T.O.C, El Coche Fantástico

 

ABENDUAK 20 DICIEMBRE

12:00 – FNAC

Umeentzako Film Laburren Proiekzioa / Proyección infantil

Film laburrak/Cortometrajes: Ohe Azpiko Zera, La Bruxa, La dama y la muerte, Tachaaan!, Superdown, Las aventuras de Tadeo Jones

 

ABENDUAK 20 DICIEMBRE

18:00 – FNAC

Film laburrak/Cortometrajes: Superdown, Per un pugno di azioni, Una mierda de slasher, Nosotros que nos queremos tanto, Remanecer, T.O.C, El Coche Fantástico

 

ABENDUAK 20 DICIEMBRE

21:00 – PABELLÓN 6

GAURIK LABURRENA + MUSIKA SAIOA “The FILMak Countdown”

 

PROIEKZIOA + MAHAINGURUA #1

(Moderatzailea: Ramón Barea):

⁃ Birdboy (Pedro Rivero)

⁃ Las horas muertas (Haritz Zubillaga)

⁃ De noche y de pronto (Arantxa Etxebarria)

⁃ La casa del lago (Galder Gaztelu)

⁃ Cólera (Aritz Moreno)

 

PROIEKZIOA + MAHAINGURUA #2

(Moderatzailea: Lander Otaola):

⁃ Anómalo (Aitor Gutierrez)

⁃ Don Miguel (Kote Camacho)

⁃ Malas Vibraciones (David Sañudo)

⁃ El Bosque Negro (Paul Urkijo)

⁃ Óscar Desafinado (Mikel Alvariño)

 

 

ABENDUAK 21 DICIEMBRE

19:00 – CAFÉ LA RIBERA KAFETEGIA

Film laburrak/Cortometrajes:

⁃ Magia (Iker Arce)

⁃ Yayos (Roberto San Sebastián)

⁃ Don Miguel (Kote Camacho)

⁃ Malas Vibraciones (David Sañudo)

⁃ Preguntador (Lander Otaola)

⁃ Óscar Desafinado (Mikel Alvariño)

 

Zuzendari hauen presentziarekin: Iker Arce, Roberto San Sebastián eta Lander Otaola.

 

 

+ INFO:

 

eldiamascorto

www.eldiamascorto.com