BEDERATZI EGUNEZ, BILBO, AISIA ETA KULTURAREN HIRIBURUA BILAKATUKO DA. UDALAK ANTOLATUTAKO 2017KO ASTE NAGUSIAK 400 EKIMEN BAINO GEHIAGO IZANGO BAITITU

Aste Nagusia abuztuaren 19an hasiko da Arriaga Antzokiko balkoian, 19:00etan, gauzatuko den pregoiaren irakurketa eta txupinaren jaurtiketaren ondoren.

Udalak musikaren inguruko 100 jarduera baino gehiago antolatu ditu Aste Nagusirako bederatzi eszenatoki ezberdinetan. Jarduerak doakoak eta pertsona guztientzat zuzenduak eta izango dira. Gainera, berrikuntza gisa, Bilboko Udalak gazteei zuzendutako kontzertua antolatu du Abandoibarrako agertokian, 26an 19:00etan; Go!azen.

Su artifizialek Bilboko zerua argituko dute egunero 22:45etan. Eta Kale Antzerkiko ikuskizunak Arriaga eta Gas plazetan izango dira nagusi.

2017ko Aste Nagusiko programak kalitatea, aniztasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna izango ditu ardatz.

Bilboko Udalak, 2017ko Aste Nagusian leku izango duten 400 ekimen inguru aurkeztu ditu gaur goizean. Honen baitan, hiria aisia eta kulturaren hiriburua bilakatuko da. Ikuskizunen doakotasuna eta kalitatea oinarri izanik. Honek egiten du nazioarte mailan gure festak erreferente izatea. Izan ere, Hego Europako doako eskaintza kultural garrantzitsuena da.

Gainera, Udalak burututako eragin ekonomikoaren azken ikerketaren arabera, Bilbora etorritako bisitarien artean hirutik batek hiria lehen aldiz bisitatu zuen. Eta honen % 97ak hirira, berriz, bueltatuko litzateke, eta % 100ak Uria Aste Nagusian ikustea gomendatuko luke. Ikerketak ere adierazten du, bisitariek oso maite dutela gure Aste Nagusia. Izan ere, 10etik 8,3ko nota ematen baitiote.

Azpimarratu beharra dago Aste Nagusiaren garrantzia hiriaren baitan. Hori dela eta, Berdintasun, Lankidetza, Bizidetza eta Jaietako Saileko Zinegotzia den Itziar Urtasunen aburuz: “Urtero, eskaintza egokia eta oparoa antolatzearen erronka gero eta handiagoa da. Beraz, 2017ko Aste Nagusiari hasiera emateko egun batzuen buru, Udalean buru belarri lanean gabiltza Aste Nagusia kalitatea, aniztasuna, berdintasuna, parte-hartzea eta doakotasuna ardatz dituen festa izateko. Abuztuaren 19tik, larunbata, 27ra, igandea, kontzertuak, su artifizialak, haur eta kale antzerkia, txikigunea, euskal folklorea, herri kirolak, festa, poza eta irria, besteak beste, izango dira nagusi bai egunez bai gauez”.

100 KONTZERTU BAINO GEHIAGO
Txupinazoa jaurtiko den larunbatetik, hilak 19tik, abuztuaren 27ra, igandea, 2017ko Aste Nagusia Bilboko gune ezberdinetan musikako 100 jarduera baino gehiago eskainiko ditu publiko eta gustu guztietarako zuzenduak. Gaur egungo talde ospetsuenetatik hasita, betiko bilbainadetara, Udalak banatu egin dituen bederatzi guneetatik sakabanaturik. Banaketa ondorengoa izango da:

• Abandoibarra: Kontzertuak eta herri ikuskizunak.
• Europa Parkea: kontzertuak, DJ eta ikuskizuna.
• Plaza Berria: Munduko musikak.
• Enkarnazioaren eliza: musika klasikoa.
• Bilborock: bertako metal eta pop-rock-a.
• Casilda Iturrizar Parkeko pergola: bilbainadak eta goatekeak.
• Areatzako Kioskoa: Bilboko Udal Banda.
• Areatza: berbenak, bandak eta fanfarreak.
• Isozaki Atea: Bilbao World Coral.

Espazio hauetariko askok publiko leiala du eta urtez urte, Aste Nagusiko egun askotan lekuak beterik ditu. Horren adibide gisa, Enkarnazioaren Eliza, Plaza Berria eta Bilborock dira.

ABANDOIBARRA
Aste Nagusiko lehen larunbatean, Zea Mays euskarazko rock talde bilbotarra izango da Abandoibarrako agertokia musikaz betetzeaz arduradun. Hurrengo egunean, igandean, hilak 20, Zaragozatik etorritako Amaral pop rock bikotearen txanda izango da. Kontzertu hau Bilbao Pride 2017 ekimenaren baitan dago. Aurten, Madrilen ospatu da World Pride 2017 jardunaldia. Hori dela eta, bai Udala bai Grupo Nervión (Tele Bilbao eta Radio Nervión), Amaral taldea ekartzeaz arduratu dira. Elkarrekin Euskadiko eta Bizkaiko LGTBI gizataldearen alde agertu nahi dira. Beraz, kontzertuaz gain, gizataldearen zenbait ordezkari ikuskizun bat antolatuko dute.
Abuztuaren 21ean, astelehena, agertoki berean arituko da gaur egungo musika arloan arrakasta gehien duen Antonio Orozco musikagile eta abeslaria. Eta asteartea 22an, Vanesa Martín, Malagako abeslaria Bilbon izango da ‘Munay’ izena duen bere azken lana aurkezteko egiten ari den biraren barne. Abuztuaren 23an, BOS-ak (Bilboko Orkestra Sinfonikoa) eta El Consorcio bostekoarekin batera kontzertua eskainiko dute. Hurrengo egunean, Xabi Solanoren Esne Beltza taldeak euskarazko letrak dituen hip hop, reggae, soul, rock eta folk erritmoak eszenatokira eramango ditu. M Clan taldearen txanda 25ean izango da, ostirala. 20 urte baino gehiago eszenatokietan ari den talde honek Aste Nagusiko azken asteburuan eskainiko du kontzertua. Baita hegoaldetik etorritako Kiko y Shara anai-arrebek ere. Kontzertuak 23:30etan hasiko dira:

• Larunbata 19 Zea Mays
• Igandea 20 Amaral
• Astelehena 21 Antonio Orozco
• Asteartea 22 Vanesa Martín
• Asteazkena 23 El Consorcio eta BOS
• Osteguna 24 Esne Beltza
• Ostirala 25 M Clan
• Larunbata 26 Kiko y Shara

Berrikuntza gisa, aurten, Bilboko Udalak gazteei zuzendutako kontzertua antolatu du Abandoibarrako agertokian 19:00etan; Go!azen.

• Larunbata 26 Go!azen

Go!azen
Lehen aldiz, eta gertaera berezi moduan, EITBk burututako “Go!azen” telesaileko lehen eta bigarren denboraldiko protagonista gazteek kontzertu berezia eskainiko dute Bilboko Aste Nagusian. Inoiz ikusi ez den ikuskizuna izango da, oholtza gainean lehen eta bigarren denboraldiko aktoreak arituko baitira kantuan eta dantzan lehen aldiz. Telesailean gertatzen den modura, kontzertuan ere gaur egungo eta garai guztietako euskal abesti arrakastatsuen bertsioak entzun ahal izango dira, hala nola Gatibu, Esne Beltza, Ken 7, Hertzainak, The Uski´s edo Huntza bezalako taldeen ospetsuen moldaketak.

EUROPA PARKEA
Aste Nagusiak publiko gaztearentzat zuzendutako musika-eskaintza zabala izango du Europa Parkean. Txurdinagako auzoan kokaturik dagoen 10.000 m2-ko agertoki honetan azken aldian modan dauden abestiak entzuteko aukera izango dugu. Izan ere, Morat laukoteak, Radio Máxima, Megastar FM irratiko DJ-ek antolatutako ‘Adi Bilbao’ ikuskizuna eta Green Valley taldearen abestiak auzoa piztuko baitute. Kontzertuak, abuztuaren 23tik 26ra arte doakoak izango dira eta 24:00etan hasiko dira.

• Asteazkena 23 Morat
• Osteguna 24 Aste Nagusi Dance. Radio Máxima
• Ostirala 25 Megastar Fm-REN ‘Adi Bilbao’ Saioa.
• Larunbata 26 Green Valley

Abuztuaren 23an, asteazkena, Morat talde kolonbiarrak kontzertuen programa hasiko du. “Sobre el Amor y sus Efectos Secundarios… y unas cuantas cosas más” lanarekin Urrezko Diskoa lortu ondoren, laukoteak Espainian burutuko duen bira hasi berri du eta Aste Nagusia izango du, hain zuzen, geraleku.

Abuztuaren 24an, aldiz, Radio Máxima-k Aste Nagusi Dance ikuskizuna ekarriko du. Máxima FM irratiko DJ-ek; DJ femenina, Myriam Rodilla, Albert Neve eta Jose AM, besteak beste, jarriko dituzten abestiak publiko gaztea dantzan jarriko dute.

Abuztuaren 25ean, ostirala, Megastar FM irratiko DJ-ek ‘Adi Bilbao’ saioa eskainiko dute. Bertan, “Crítika & Saik” taldeak “R&B” eta “Elektrolatino” estiloak nahastuko dituzte, Eurovión 2016 Lehiaketan izandako BAREI artista ere egongo da; eta Nils Van Zandt DJ holandarra. Abesti berrienak eta doinu techno-house onena Europa Parkean izango da Nagusi.

Azkenik, abuztuaren 26an, 24:00etan, Aste Nagusian lehen aldiz izango den Green Valley taldea ikusteko aukera izango dugu. Reggae musika Dancehall doinuekin uztartuko du jatorri euskalduna eta katalana duen banda honek. Gainera, euren letrek mezu positiboak zabaltzeaz gain, publiko gaztea kantan jarriko dute.

PLAZA BERRIA
Munduko Musikak Plaza Berriko eszenatokian izango dira aurten ere. Arrakasta handiko ikuskizunak nagusi izanik. Esparru hau egunero betetzen da. Izan ere, Aste Nagusiak kalitatezko kartela eskaintzen du, non kultura anitzetako soinu eta erritmoak nahasten diren egunero 23:30etik aurrera. Kubatik, Espainiatik, Jamaikatik, Estatu Batuetatik eta Europako Iparraldetik etorritako taldeek plaza Berriko agertokia piztuko dute, adin-tarte guztientzat burututako ikuskizunak eskainiz.

• Larunbata 19: Puerto Candelaria talde kolonbiarra
• Igandea 20: Don Carlos eta XXVI. Bilbao Reggae Splash jaia
• Astelehena 21: Septeto Nabori, kubako folk taldea
• Asteartea 22: Fatty Farmers, Celta/Rock musika taldea
• Asteazkena 23: Gozategi 25 urte ikuskizuna eta zenbait lagun
• Osteguna 24: Malagako Cancanilla, Carrete, El Álvarez eta Juan Requena artistak Bilbao Flamenco ikuskizunean izango dira.
• Ostirala 25: Travellin Brothers All Stars kontzertua, Ina Forsman + JT Lauritsen + Andy J. Forest artista gonbidatuak izanik
• Larunbata 26: Freedonia, soul eta funk musika

ENKARNAZIOAREN ELIZA
Musika klasikoaren maitaleek Enkarnazioko eliza izango dute topagune Aste Nagusian. Arratsaldero, 20:30etan, musika klasikoaz disfrutatu nahi dutenek Atxuriko auzoan kokaturik dagoen Enkarnazioko elizan egin ahal izango dute. Bilbotarrek musika estilo honen jarraitzaile sutsuak dira. Hori dela eta, urtero, musika klasikoaren tenplu honek topera bete egiten da Bilboko Udalak eskaintzen duen programazio zabalari esker.

• Larunbata 19: Naroa Intxausti, Marifé Nogales y Aurelio Viribay.
• Igandea 20: Haize ta Zur
• Astelehena 21: Retórica
• Asteartea 22: Ivon e Ivet Frontela
• Asteazkena 23: Favola D´Argo
• Osteguna 24: “Soinuaren Bidaia
• Ostirala 25: Abreu Soka Laukotea
• Larunbata 26: Hinking Brass

BILBOROCK
Metal eta pop-rock musika maite dutenek Aste Nagusia 2017 izango dute hitzordu. Izan ere, ‘Bertako Pop-Rockaren XXXII. Edizioa’ Bilborock Aretoan ospatuko baita. Duela 32 urte, Erakusketa pop rock musikan bere tokia bilatzen ari diren Bizkaiko taldeei bultzada bat emateko asmoz jaio zen. Eta gaur egun, helburua, filosofia eta arrakasta berdina jarraitzen izaten du. Aurten, ehun talde inguruk izena eman dute, historiako 3. Jendetsuena izanik. Izena eman duten taldeen artean 16k parte hartuko dute ”Bertako Pop-Rock’ Erakusketan.

• Larunbata 19 (EUSKAL ROCK-a) LARREGI, Lemoa-Amorebieta-Etxano KURIXE, Etxebarri-Basauri

• Igandea 20 (HIP-HOP-a RAP & METAL-a, PUNK-a)SHINTOMA, Bilbao XpresidentX, Balmaseda-Madril

• Astelehena 21 (POP ROCK-a) LORELEI GREEN, Bilbo ELLAS, Bilbo-Balmaseda

• Astearte 22 (FOLK- ROCK-a) MIKEL URAKEN, Bilbo JAMES ROOM & Weird Antiqua, Bilbo

• Asteazkena 23 (ROCK-a) OZHEN, Bermeo (ROCK MELÓDICO) EL CAPITÁN ELEFANTE, Barakaldo-Bilbo (INDIE-ROCK)

• Osteguna 24 (METAL-a-HARD ROCK-a) COFFEINE, Santurtzi-Madril (METAL MELODIKO-a) INSENSATHORS, Bilbao (STONER HARD ROCK-a)

• Ostirala 25 (METAL-a) LATE TO SCREAM, Gorliz (POST METAL) DETHLIRIUM, Portugalete (THRASH-CORE)

• Larunbata 26 (ROCK METAL ALTERNATIBO-a) MI DULCE GEISHA, Santurtzi FETITXE, Arrigorriaga

CASILDA ITURRIZAR PARKEKO PERGOLA
Ikuskizun bikoitza eskainiko du Casilda Iturrizar Parkeko Pergolak. Goizetan, bilbainadak izango dira nagusi. Gauetan, berriz, 23:30etatik aurrera, jardunaldi desberdinez osatutako programa.

Bilbainadak
• Igandea 20 eta osteguna 24: Gau Pasa
• Astelehena 21 eta ostirala 25 : Beti Aurrera y Azul Bilbao
• Asteartea 22 eta larunbata 26 : Los Txikis
• Asteazkena 23 eta igandea 27: 5 Bilbainos

Pergolako Goatekeak
• Larunbata 19: 21.00 H.- DJ Luis Carlos del Pozo
23.30 H- Pablo Abraira
• Igandea 20: 21.00 H.- DJ Luis Carlos del Pozo
23.30 H- Formula 70/80 (Guillermo Garmendia)
• Astelehena 21: 21.00 H.- DJ Luis Carlos del Pozo
23.30 H- Bilbao la nuit. Asier Bilbao show
• Asteartea 22: 21.00 H.- DJ Luis Carlos del Pozo
23.30 H Mariachi Imperial
• Asteazkena 23: 21.00 H.- DJ Luis Carlos del Pozo
23.30 H Noche de Habaneras. Rondalla Jus la Rotxa
• Osteguna 24: 21.00 H.- DJ Luis Carlos del Pozo
23.30 H Noche Boleros . Jueves de Boleros
• Ostirala 25: 21.00 H.- DJ Luis Carlos del Pozo
23.30 H – The Groovies
• Larunbata 26: 21.00 H.- DJ Luis Carlos del Pozo
23.30H- Boney M

MUSIKA BANDA KIOSKOAN ETA DANTZALDIAN AREATZAN
Bilboko Musika Bandak, egunero, Areatzako kioskoan izango da 12:00etan. 23:15etan eta 1:45etan, berriz, dantzaldiek Areatza kolpatuko dute.

• Larunbata 19: Nueva Avenida
• Igandea 20: Oxabi
• Astelehena 21: Luhartz
• Asteartea 22: Orquesta Elite

• Asteazkena 23: Kosmos
• Osteguna 24: Elite
• Ostirala 25: Akerbeltz
• Larunbata 26: Orquesta Banda Norte

BILBAO WORLD CORAL
Bilbo, musika koralaren hiriburua izango da Aste Nagusian. Izan ere, aurten berrikuntza gisa, Udalak ‘Bilbao World Coral’ ekimena antolatu du Isozaki Atean.
Egunero, 21:00etan, boleroak, italiar musika eta euskal kantak, besteak beste, nagusi izango dira espazio honetan. Koral desberdinek ikusleak kantan jarriko baitituzte.

Programa egunez egun honako hau izango da:
• Larunbata 19: Masa Coral del Ensanche
• Igandea 20: Orfeon San Anton
• Astelehena 21: Indautxuko Laguren
• Asteartea 22: Bilbotarrak
• Asteazkena 23: Otxote Bilbao Argia
• Osteguna 24: Coral Santa Maria
• Ostirala 25: Coro Ipar-Alde
• Larunbata 26: Coral Maitia

Hiriko gune desberdin bat agertoki berri batean bilakatzea eta publiko berri baten arreta bereganatzea dira Bilboko Udala sustatutako ekimen honen helburuak.

SU ARTIFIZIALAK
Su Artifizialak Aste Nagusiko ekimen nagusia dira. Publiko kopuru handiena biltzen duen ikuskizuna eta ondoen balioetsia izanik. Izan ere, Bilboko Udalak, iaz, burututako eragin ekonomikoaren azterketa datuek 8,12ko nota eman zioten.

Abuztuaren 19tik, larunbata, 25era, ostirala, Nazioarteko Su Artifizialen Lehiaketaren XXVII. Edizioa burutuko da. Guztira, zazpi izango dira lehiatuko diren pirotekniak eta bi eskainitako sariak: epaimahaiarena eta publikoarena.

Suak 22:45etan hasiko dira egunero.

• Abuztuak 19, larunbata. HERMANOS FERRANDEZ, S.L. (MURTZIA)
• Abuztuak 20, igandea. A.P.E. PARENTE ROMUALDO (ITALIA)
• Abuztuak 21, astelehena. PIROTECNIA TURIS, S.L. (VALENTZIA)
• Abuztuak 22, asteartea. FÉÉRIE (FRANTZIA)
• Abuztuak 23, asteazkena. PIROTECNIA ESTEBAN MARTIN, S.L. (GRANADA)
• Abuztuak 24, osteguna. MARTARELLO S.r.l. (ITALIA)
• Abuztuak 25, ostirala. PIROTECNIA VULCANO S.L. (MADRIL)

Lehiaketatik kanpo, Astondoa euskal pirotekniak Aste Nagusia 2017 agurtuko du abuztuaren 26an, larunbata, ikuskizun aparta eskainiz.

• Abuztuak 26, larunbata. PIROTECNIA ASTONDOA, S.A.

HAUR PROGRAMAZIOA
“Txikiguneko izarrak pizten: atera barruan duzun hori”, “Saca la estrella que llevas dentro”, lelopean Bilboko Udalak hezkuntzan eta bizikidetzan behar bestekoak diren balioak azpimarratu nahi ditu. Horretarako, Txikiguneak haurrek zein helduek disfrutatzeko hainbat jarduera pedagogiko eskainiko ditu. Izan ere, prestatutako ekimenek gizartean presente egon beharreko balioek jorratuko dute. Haurtzaroan landu beharrekoak bereziki indartuz. Aurten ere, Txikiguneak, pasadan urteetako kokapen berean, hau da, Casilda Iturrizar Parkean izango du leku. Abuztuaren 20tik 271ra, Txikigunea zabalik egongo da 11:00etatik 14:30etara, eta 16:30etatik, 20:00etara. Honez gain, 4 gune izango ditu eta 24 ekimen inguru 0 eta 12 urte bitartekoentzat. Haurrek zein helduek disfrutatzeko gune bisitatuena bilakatu da. Izan ere, iaz, 144.000 pertsona inguruk parte hartu zuten egunero Bilboko Aste Nagusian.

BBK Fundazioak Izarren Behatokia informazio poztuan 10.000 eskumutur jarri ditu gurasoen zein arduradunen eskura. Eskumuturrak doakoak izango dira eta umeen identifikazioa ahalbidetuko dute. Horrela, umeek galtzekotan euren topaketa ahalbidetuko dute.

Txikigunearen parte bihurtu da Txu txu trena. 25 minutuero, Casilda Iturrizar Parkean, Gran Vía kaleko 60. zenbakian, hain zuzen, geltokia izango duen doako autobusa dugu. Gainera, trenak haur-kotxeak eramateko aukera ematen du. Baita mugikortasun urriko pertsonak igotzeko arrapala ere.

ANTZERKIA
Guztira, 19 antzerki-taldek osatuko dute aurtengo Aste Nagusiko programa. Haur zein helduentzat pentsatutako 19 ikuskizun non umorea, originaltasuna eta kalitatea izango dira nagusi. Izan ere, programa osatzen duten zenbait lanek nazioarte mailan sarituak izan dira. Kaleko Arte Eszenikoetako euskal konpainiak ez ezik munduko beste herrialde batzuetakoak ere arituko dira Bilbon. Eta batzuk, lehen aldiz Euskadin eta Espainian ikusiko diren lanak izango dira. Honez gain, Udalak, ikuskizunak Uriko bi eszenatokietan banatu ditu: Arriaga plazan eta Gas plazan.

Egunero, abuztuaren 19tik 27ra arte, eszenatoki hauetan, proposamen ezberdinak egongo dira, guztiak ere kalitate gorenekoak eta doakoak. Adin guztietako ikusleentzako ikuskizunak Arriaga plazan izango dira, eta saio bi egongo dira egunero, 13:30ean eta 21:30ean. Bakoitza 50 minutuko iraupenekoa hurrenez hurren. Gas plazan, berriz, umeentzako ikuskizunak izango dira, 19:30ean, lehenengo igandean izan ezik (abuztuak 20), igande horretan 20:00etan izango baita ikuskizuna.

Euskadi, Katalunia, Galizia, Kantabria, Madril, Erresuma Batua, Frantzia, Italia, Argentina eta Etiopiatik etorritako konpainiek bizi poza zabalduko dute Aste Nagusian. Guztira, jatorri euskalduneko 10 antzerki-taldek, estatu-mailatik etorritako 4k eta nazioarteko 6k osatuko dute eskaintza. Zirkua, magia, pailazoak, kabareta, argi jokoak, xaboi-burbuilak … arte-jakintza guztiak uztartuko dira Aste Nagusian eta ehun artista inguruk Bilbo hiria kolpatuko dute.

EUSKAL FOLKLOREA ETA HERRI KIROLA
Aste Nagusiko programak adin tarte eta gustu guztientzako jarduerak eskaintzen ditu. Besteak beste, euskal folkloreko eta herri kiroleko hainbat ekimen. Honen baitan, Bilboko Udalak 100 ekitaldi baino gehiago antolatu ditu non bilbainadak, euskal dantzak, bertsolariak, erraldoi eta buruhandiak, herri kirol erakusketak eta pilota lehiaketak nagusi izango dira. Jarduera hauen bitartez, Udalak, bilbotarrak euskal kulturaz eta folkloreaz gozatzeko aukera izateaz gain, atzerritarrei gure tradizioen berri ematea du helburu.

Abuztuaren 22an, 20:00etan, Plaza Berria izango dugu topaleku. Izan ere, bertan ospatuko baita, aurten ere, ‘Larrain dantza’. Gero eta gehiago dira jantzi tradizionalez apainduta gerturatzen diren bilbotarrak. Berez, belaunaldi berriek gure euskal kultura ezagutzea eta dantzan disfrutatzea baita ekimen honen xede.

Nahiz eta ‘Larrain Dantza’ jarduera nagusia izan, hainbat dira Aste Nagusiko programak dituen ekimenak. Ohikoa denez, bederatzi egunetan zehar, Areatzak eta Alde Zaharrak euskal folklorea eta kulturaren erakusketa desberdinak hartuko dituzte. Txistulariak eta gaita-jotzaileak Alde Zaharretik egongo dira, egunero, goizeko 10:00etan. Bertsolariak, berriz, Santiago Plazan 13:00etan. Ordu berean, Bilbotarrak taldeak bilbainadak abestuko ditu Alde Zaharretik eta euskal dantza erakusketak, aldiz, Plaza Berrian ikusteko aukera izango dugu 19:00etan. Umeek erraldoien eta buruhandien desfileaz gozatu ahal izango dute. Gainera, hauek erakusgai egongo dira Euskal Museoan eta dohainik bisitatu ahal izango dira bai uztailean bai abuztuan.

Kirol egitarauko jarduera guztien artean Bilboko XL. Estropada aipatu behar da. Baita Areatzako herri-kirol erakusketak eta Erripa kaiko pilota-lehiaketak ere.

Aurreko edizioen arrakastaren ondoren, Bizkaiko Eusko Pilota Federakuntzak antolatutako pilota txapelketak, abuztuaren 25, 26 eta 27an, Erripako Kaian jarritako pilotalekuan izango dira. Leku honekin ikusleri kopurua handitu da eta milaka pertsonek txapelketez, lantegiez, jokoez eta erakusketez gozatzeko aukera izango dute. Gainera, egun horietan, 12:30etatik 14:30etara eta 17:30etatik 20:30etara modalitate desberdinetan jokatzeko aukera egongo da.

Aste Nagusian zehar, Bizkaia pilotalekuak zenbait txapelketa jasoko ditu. Honez gain, kirol ekitaldian herri-kirolak izango dira ikusgai, Leioako Euskal Kirol Taldearen eskutik, ia 40 urtez ekitaldi hauetan parte hartuz. Areatzan izango dira egunero, 12:00etan.

GIZARTERATZE ETA IRISGARRITASUN NEURRIAK
‘Zuk ere goza itzazu!’ lelopean, Udalak denontzako jaiak sustatzea du xede. Honen baitan, gure hiriko jaietan Dibertsitate funtzionala duten pertsonei aukera berberak eskaintzeko asmoz, Bilboko Udaleko Jai Batzordeak herritar guztiei jakinarazten dizkie 2017ko Aste Nagusian hartutako neurriak. Hona hemen:

• Agurrean, pregoian eta haurrentzako antzerkian (23, 24, 25, 26 eta 27 egunetan) eta Arriaga plazako kale antzerkian 26an (gabeko saioan) eta 27an (eguerdiko saioan) hizkuntza-zeinuen interpretea egongo da.
• Egitarau nagusia zein autoreak egindako jaietako kartelaren deskribapena Braillez idatzia argitaratuko da. Egitarau horiek leku hauetan egongo dira: Udalaren Informazio Bulegoan, ONCE erakundearen egoitzan (Perez Galdos 11) eta informazio bulegoetan: Plaza Biribila 1 eta Guggenheim alboko bulegoan, Aireportuan, La Bolsa Udaltegian, Txikigunean eta Barrainkua Udaltegian.
• Irakurketa errazera egokituriko programa helaraziko da. Dokumentua www.bilbao-astenagusia.net eta www.bilbaoastenagusia.eus helbideetatik jaitsi ahalko da. Baita QR eta APP ofizialen bidez ere.
• Txikigunean, Marijaia eskala txiki berezian eginda egongo da ondo ikusten ez duten pertsonentzat, Gargantuan arranpa berezia jarriko da zailtasun fisikoak dituzten umeentzat eta begirale espezializatuak egongo dira. Txikiguneko ekintza gehienak dibertsitate funtzionala duten pertsonen parte-hartze aktiborako daude diseinatuta, honakoak salbu: Izar zoroak, Poztasunaren makina eta Irratia (azken hau guztientzat entzuteko arazoak dituzten pertsonak salbu).
• Kontzertuetan, dibertsitate funtzionala duten pertsonentzat lekua berezituko da. Abandoibarrako kontzertuetan (eszenatokiaren albo batean), Enkarnazioaren elizan (kontzertu hasi baino ordubete lehenago) eta Europa Parkean.
• Autobus zerbitzua .
• Jai gunetan komun egokituak jartzea.

Hobekuntza hauek dagoeneko ikurrekin berezituko dira:
(#) zeinu bidezko hizkeraren interprete bat egongo da.
() testu gutxiko jarduerak izango dira
()elbarriek leku berezia edukiko dute.

2017KO “BILBAO ASTE NAGUSIA” APP-a
Bilboko Udalak “Bilbao Aste Nagusia” aplikazioa deskargatzeko aukera herritarren esku jarri du. Aplikazioa doan deskarga daiteke eta aurtengo jaietako informazio praktiko guztia biltzen du:
– 2017ko Aste Nagusiaren egitarau osoa.
– Irakurketa Errazera egokitutako programa osoa.
– Daten eta ekimenen arabera sailkatutako bilatzailea.
– Ekitaldi bakoitzaren kokapena eta faborito bezala hautatzeko aukera.
– Su artifizialei eta piroteknia parte-hartzaileei buruzko datuak.
– Su artifizialen aplikaziotik zuzenean bozkatzeko aukera, sarien deskribapena eta parte hartzeko oinarriak.
– Ekitaldi bakoitzaren kokapena Google maps-en, geolokalizazioa eta “Filtro” funtzioa mapan bertan eskaintzen diren zerbitzuak ikusteko (komunak, taxiak, ezintasunen bat dutenentzako leku bereziak kontzertuetan adibidez).
– “Faboritoen” atal berria, erabiltzaileak gustukoen dituen ekitaldiak agendan gordetzeko.
– Edozein larrialdirako zuzenean deitu ahal izateko telefono interesgarriak eta garraioen informazio praktikoa.

Bestalde, 2017ko Aste Nagusia web orrian, programa ez ezik, jaietako azken berriak, bideoak eta irudiak ere aurki daitezke.