BILBO KULTURAREN MUNDUKO HIRIBURUA IZANGO DA MARTXOAREN 18TIK 20RA

Bilbo Kulturaren Munduko Hiriburua izango da hurrengo egunetan Hiri eta Tokiko Gobernuen Sarearen (CGLUren) eskutik. Martxoaren 18tik 20ra Bilboko Alondegian CGLUren “Kulturaren Gailurra” egingo dute. Praktika onetan eta garapen iraunkorrean oinarritutako ezagutzen elkartrukea eta hirien zein tokiko gobernuen sareko lana nazioartean sustatzeko orain arte egin den lehenengo ekitaldia da. Bilkura honetan, hiriek, gizarte zibilak eta nazioarteko erakundeek bat egingo dute.

Bilboren Hirigintza-arloko Eraldaketan kulturak izandako eraginari esker, Bilbao nazioarteko erreferentzia bilakatu da. Lorpen hori izan da gailurraren egoitza izendatzeko gakoa. Eraldatzeko bide horretan, Guggenheim museoa izan da ikurra, azken hamarkada bietan abian jarritako kultura-politikak sustatuta.

Bertan, munduko 250 liderrek eta adituek parte hartuko dute. Dakar, Mexiko, Bartzelona, Montreal, Buenos Aires edo Istanbul bezalako hirien alkate eta ordezkariak egongo dira, izen handiko hainbat aditu eta aktibistekin batera, esate baterako: Farida Shaheed, Simon Brault, Peter Rorvik, Jyoti Hosagrahar, Lucina Jimenez edo Seo Myung-sook.

Ibon Areso Bilboko Alkatea topaketa honen buru egongo da. Hitzordua honako hau da: martxoak 18, 11:30, Bilboko Alondegia. Gailurra hiru egunetan egingo dute, sei osoko bilkuratan eta espezializatutako bederatzi saiotan, hurrengo gaiak ardatz hartuta:

  • Hiri Iraunkorrak eta Kultura
  • Kultura Eskubideak hirian
  • Kultura Garapen Iraunkorraren Helburuetan
  • Kultura eta tokiko garapena: gai nagusiak
  • Kultura eta garapen iraunkorrari buruzko mundu osorako praktika onak

CGLU eta Kulturaren Agenda 21

Hiri eta Tokiko Gobernuen Sarea (CGLU) tokiko zein autonomietako gobernu demokratikoen bozeramaile eta ordezkaria izango da. Haien balioak, helburuak eta interesak sustatuko ditu nazioarteko komunitatearen aurrean, izan ere, azken hamarkadan funtsezko eginkizuna bete izan dute hiri iraunkorretan kulturaren rola sustatzeari dagokionez.

2004an, CGLUk kulturaren Agenda 21 bere gain hartu zuen. Hura dugu, hain zuzen ere, kultura garatzeari begira hiriek eta tokiko gobernuek, kultura garatzeari begira, printzipio eta konpromisoak ezarri zituen munduko lehenengo dokumentua. Orain, “Kultur Gailurra” delakoa “Kultura 21: Ekintzak” izeneko dokumentua aurkezteko tokia izango da; ezagutza, praktika onak eta ikaskuntza sustatzeko tresna praktikoa. Agenda 21ek ezarritakoari jarraipena ematen dio eta Hirien eta Tokiko Gobernuen Sareko agenda zehazteko aparteko mugarria osatuko du.

Informazio gehiago:

Gainera, saio guztien zuzeneko emisioa jarraitu ahal izango da bilbao.net udal webgunearen bidez

Informazio osagarria