BILBAO – SANTANDER – GIJÓN/XIXÓN TAN CERCA 2017-RAKO INSKRIPZIO EPEA ZABALIK

Bilboko Santanderreko eta Gijón/Xixóngo udalak akordio batera heldu dira, harremanak estutzeko eta kultur mailan hiru hirien arteko elkarlana sustatzeko, bai erakundeen artean, bai entitate pribatuen artean.

Akordio horren emaitza da proiektu-poltsa hau, BILBAO – SANTANDER – GIJÓN/XIXÓN, BERTATIK BERTARA 2017 izenekoa. Bilboko Udaleko Kultura Sailak, Santander Creativa Fundazioak eta Gijóngo Kultura, Hezkuntza eta Herri Unibertsitateko Udal Fundazioak sustatzen dute proiektu-poltsa.

Proiektu-poltsa honen helburu nagusia, egoitza edo jarduera nagusia Santanderreko, Gijóngo edo Bilboko udalerrietan duten kultur eta sormen-arloko profesionalek, enpresek edo entitateek egiten dituzten proposamenak batzea da. Proposamenok deialdia egiten duten hirien kultur jardueren programazioetan jasoko dira urtean zehar.

Gehienez sei proiektu hautatuko dira poltsaren kontura; eta bakoitzak 10.000 euroko aurrekontua (zergak eta gainerako gastu eta kosteak barne) izango du.

Proiektuok berriak eta gutxienez hiri bietako kultur eragileek elkarlanaren emaitza izango dira. Hiru hirietako eragileek batera planteatutako proiektuak baloratuko dira.

Proiektuak hiru hirietako edozeinetan garatu beharko dira eta lehentasuna izango dute hiri batean baino gehiagotan jarduerak planteatzen dituztenei lehentasuna emango zaie.