BILBOK, ZINECITTÀREN – ZINE ITALIAR GARAIKIDE ZIKLOAREN BIGARREN EDIZIOA JASOKO DU OTSAILAREN 2AN, 3AN ETA 4AN, ORAIN DENBORA GUTXI EGINDAKO HIRU FILM ESKAINIZ, JATORRIZKO BERTSIOAN

Euskaditalia, spazio di unione culturalek, sustatutako egitarauak ZINEBIren – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren laguntza du. Saioak arratsaldeko 20:00etan hasiko dira Kale Nagusiko BBK Aretoan, eta sarrera librea izango da.

Bilbok, Euskaditalia, spazio di unione culturalek antolatutako Zinecittà zine italiar garaikide zikloaren bigarren edizioa jasoko du datozen otsailaren 2an, 3an eta 4an. Ekimenak ZINEBIren – Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiaren, BBK Aretoaren eta Erromako Luce Institutuaren laguntza du.

Programazioa, duela denbora gutxi egin diren eta Europako zenbait jaialditan sariak lortu dituzten hiru filmek osatzen dute, hauek, hain zuzen ere: “La pazza gioia” (Paolo Virzì, 2016), “Lo chiamavano Jeeg Robot” (Gabriele Mainetti, 2015) eta “Loro Chi?” (Fabio Bonifacci eta Francesco Miccichè, 2015). Filmak Italierazko jatorrizko bertsioan emango dira, gaztelaniazko azpi-tituluekin, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, BBK Aretoan. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte. Genero desberdinak hartzen dituen aukeraketa da, dramatik komediara, fantasiatik igaroz.

Zinecittà, Euskaditaliaren barruan sortu eta garatu zen. Euskaditalia, nazioarteko bokazioa duen egitasmo sortzailea eta berritzailea da, eta bere helburua hizkuntza, kultura eta sozio-ekonomia alorretako lotura estutzea da Euskadi eta Italiaren artean. Oraingo honetan, azken garaietan Italian egin den zinea hurbilduko die Bilboko ikus-entzuleei.

AGENDA

OTSAILAK 2
20:00etan. BBK Aretoa
“La pazza gioia” (Paolo Virzì, 2016)
Italierazko JB, gaztelaniazko azpi-tituluekin
Sarrera librea

OTSAILAK 3
20:00etan. BBK Aretoa
“Lo chiamavano Jeeg Robot” (Gabriele Mainetti, 2015)
Italierazko JB, gaztelaniazko azpi-tituluekin
Sarrera librea

OTSAILAK 4
20:00etan. BBK Aretoa
“Loro Chi?” (Fabio Bonifacci eta Francesco Miccichè, 2015)
Italierazko JB, gaztelaniazko azpi-tituluekin
Sarrera librea