BIDEBARRIETAKO LIBURUTEGIAK POESIA-MUSIKA ETA KANTU ERREZITALDIA JASOKO DU BIHAR, BIZKAIKO ARTE ELKARTEKO 23 POETAREN PARTAIDETZAREKIN

Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren Bidebarrieta Kulturguneak, Bizkaiko Arte Elkarteko 23 poetaren eta rapsodaren partaidetza izango duen poesia errezitaldia jasoko du bihar, Palmira Irisarri sopranoaren eta pianoan arituko den Fernando Estévezen musika laguntzarekin. Ekitaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango du leku guztiak bete arte.

Ekitaldia Loly Rubio elkarteko presidenteordeak aurkeztuko du, eta kide hauen partaidetza izango du: Julia Abete, Maribel Abete, Julio Álvarez, Carmen Andrés, Begoña Benito, Elena Bolzoni, Pablo Cabañas, Feli del Río, Eduardo L. Díaz, Mª José Domínguez, Ana Francia, Ricardo Fuentes, José Manuel Galante, Vega García, Begoña Gorostiza, Begoña Iribarren, Manoli López, Isabel Martínez, Keni Orue, Mª Ángeles Pérez, Miguel Rayo, Felisa Urraca eta Fernando Zamora.

Palmira Irisarri sopranoak, bere aldetik, abesti hauek eskainiko ditu: “El majo discreto”, Fernando Periqueten letrarekin eta Enrique Granadosen musikarekin;  “Hay estrellas” eta “Poema para ser escuchado”, Txaro Etxebarriarenak, Fernando Estévezek lagunduta.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena dituen gunea da.