BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK KATIXA AGIRRE ETA EIDER RODRIGUEZ IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, EUSKARAZ IDATZITAKO LITERATURARI ETA IRAKURLE GAZTEEKIN DITUEN HARREMANEI BURUZ HITZ EGITEKO

Hitzordua arratsaldeko 19:30etan izango da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan, eta Ramon Bustamantek moderatuko du.

Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte, besteak beste.

Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleengana hurbiltzeko modu berria da, jende aurreko elkarrizketaren edo eztabaidaren bitartez, aurretik proposatutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua literaturarekin elkartzeko topalekua eskaintzea da, bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz (arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste), edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, egileen eskutik.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, literaturaren hedapenerako eta gizarte eta zientzia ezagupenerako gunea da.