BIDEBARRIETA KULTURGUNEKO “EZTABAIDAK LITERATURAREKIN” EKIMENAK GOPEGUI ETA HARKAITZ CANO IDAZLEAK ELKARTUKO DITU ASTEARTEAN, IDAZTEARI ETA KONPROMISOARI BURUZKO SOLASALDIAN

Eztabaidak literaturarekin” egitarauaren, hilean behin, asteartez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan literaturaren inguruko topaketak eskaintzen dituen programaren, bederatzigarren edizioa da.

“Eztabaidak literaturarekin”, jende aurreko elkarrizketaren bitartez literaturako zenbait irudirengana hurbiltzea proposatzen duen Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimenak, Belén Gopegui eta Harkaitz Cano idazleek, idazteari eta konpromisoari buruz hitz egingo duten ekitaldia aurkeztuko du datorren ASTEARTEAN, otsailaren 17an.

 

Eztabaidak hilero egiten dira, asteartez, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoko eszenatokian. Bertan, espezializatutako kazetari bat ekitaldiaren aurkezle eta gidari gisa aritzen da. Oraingo honetan Goizalde Landabaso idazlea izango da ekitaldiaren moderatzailea.

 

“Eztabaidak literaturarekin” ekimenak, literatur ekoizpen handiko bi idazle bilduko ditu, biak ere sari garrantzitsuak irabazitakoak, eta irakurleen zein kritikaren aintzatespenak jasotakoak, idazteari eta konpromisoari buruz berba egiteko. Literatur sorkuntzak eta protagonismoak, idazleen jarraitzaile diren irakurle ugarien aurreko konpromisoa erakutsi behar dute.

 

Belén Ruiz de Gopegui eleberrigile eta gidoilariak, Literatur munduan Belén Gopegui izenez ezagunak (Madril, 1963), hainbat prentsa komunikabideren literatur sekzioetan hasi zuen bere ibilbide profesionala, horien artean El Sol. 1993an, Anagrama argitaletxeak arrakasta handiz argitaratu zuen bere lehenengo eleberria, “La escala de los mapas”, idazle berrientzako Tigre Juan eta Iberoamericano Santiago del Nuevo Extremo izeneko sariak lortu zituena. Lehenengo lan horren ondoren bigarren eleberria etorri zen, “Tocarnos la cara”, 1995ean, eta bigarren horrek ere harrera beroa jaso zuen irakurleen zein kritikaren aldetik. Ondoren, 1998an “La conquista del aire” etorri zen, eta Gerardo Herrerok zinerako moldatu zuen 2000. urtean, “Las razones de mis amigos” izenburuarekin.

 

Eleberri horren moldaketarekin hasi zuen ibilbidea gidoilari gisa. 2005ean, orain arte antzerkirako idatzi duen lan bakarra gehitu zion, “Coloquio”, eta ondoren arrakastaz betetako literatur ibilbide zabalarekin jarraitu zuen: “El lado frío de la almohada”, “El padre de Blancanieves”, “Deseo de ser punk”, “Acceso no autorizado”, bere azken eleberrira, “El comité de la noche”, heldu arte.

 

2012ko Euskadi Literatur Saria irabazi zuen Harkaitz Canori (Lasarte, 1975) dagokionez, zuzenbidean lizentziatu zen, baina berehala hartu zuen idazketarako bidea. Idatzi dituen lanen artean hauek daude: “Twist” (2011n euskaraz, 2013an gaztelaniaz); “Beluna jazz” (1996, “Jazz y Alaska en la misma frase, 2004); “Belarraren ahoa” ukronia (2005, “El filo de la hierba”, 2007); edo “Neguko zirkua” kontakizun bilduma (2005, “Circo de invierno”, 2013); edo “Piano gainean gosaltzen” (2000, “El puente desafinado”, 2003), New York hiriarekin duen erlazioaren ondorioz sortutako kronika liburua. Hortik sortu zen, baita ere “Norbait dabil sute-eskaileran” poema liburua (2001, “Alguien anda en la escalera de incendios”, 2008). Egilea bera arduratu da bere lanaren parte handia gaztelaniara itzultzeaz.

 

Birritan irabazi du Euskadi Literatur Saria, eta beste birritan Kritikarena. Horrez gain, “Twist” lanarekin, irakurleek ematen duten Beterriko Liburua aipamena lortu zuen. Bere eleberriak errusierara, grezierara, alemanera, italierara, nederlanderara, gailegora eta ingelesera itzuli dira.

 

BEDERATZIGARREN EDIZIOA

2007ko urtarrilean “Eztabaidak literaturarekin” egitaraua martxan jarri zenetik, 240 egile inguruk hartu dute parte ekimenean, eta 8.000 pertsona baino gehiago bertaratu dira. Denbora tarte horretan, Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoak idazle bikoteen arteko elkarrizketak jaso ditu, Ana María Moix eta Luisa Etxenike, Alfonso Sastre eta Carlos Gil, Luis Eduardo Aute eta Ruper Ordorika, Juan Manuel De Prada eta Aitzpea Goenaga, Juan Bas eta Juan Madrid, Fernando Marías eta Toti Martínez de Lezea, María Dueñas eta Lorenzo Silva, Alberto Vázquez-Figueroa eta Almudena Arteaga, Jordi Esteva eta Rosa Regás edo Juan José Millás eta Pedro Ugarte, besteak beste.

 

Kultura eta Hezkuntza Sailaren ekimena, idazleengana hurbiltzeko modu berria da, jende aurreko elkarrizketaren edo eztabaidaren bitartez, aurretik proposatutako gai batean oinarrituz. Egitarauaren helburua literaturarekin elkartzeko topalekua eskaintzea da, bestelako ikuspegi batetik, letrak eta beste zenbait diziplina lotuz (arkitektura, musika, bidaiak edo matematikak, besteak beste), edo literaturaren genero batean zentratuz, genero horretan sakonduz, egileen eskutik.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, literaturaren hedapenerako eta giza eta zientzia ezagupenerako gunea da.