BIDEBARRIETA KULTURGUNEAN AURKEZTUKO DA URTARRILAREN 28AN PABLO GONZALEZ DE LANGARIKA POETA BILBOTARRAREN AZKEN LANA, “BAJO EL LIGERO PERSO DE LA NIEVE”

Ekitaldia 20:00etan hasiko da Bidebarrieta Liburutegian. Sarrera doakoa izango da.

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturgunea espazioan aurkeztuko da urtarrilaren 28an, arratsaldeko 20:00etan, Pablo González de Langarika idazle bilbotarraren literatura-lana.

Lanak, El Gallo de Oro argitaletxeak kaleratuta, bertsetetan banatutako edo prosa poetiko erako hurbilketa izan nahi du irakurleak dualtasun existentzial multzo bati buruz gogoeta egin dezan, esaterako arrazoia eta irrazionaltasuna, poza eta nahigabea, edo etsipena eta galera. Lan neketsua izanik, egileak berak bere barruko muinetik deskribatzen ahalegintzen da gizarte erdiespenen hauskortasuna eta sentimenduetako arrakalak.

Pablo González de Langarika Bilbon jaio zen 1947an. Idazle autodidakta da eta industrian daukan lana, sorkuntza literarioa eta Zurgai poesia-aldizkari garrantzitsuaren argitalpena bateratzen jakin izan du. González de Langarika gaztelaniaz idatzitako euskal lirikaren berritzaile handietako bat dela jotzen da. 1988ko Los ojos de la iguana y otros poemas poema-liburua ezinbesteko erreferentzia da arlo horretan.

Blas de Otero, Juan Larrea edo Miguel de Unamunoren eragina agerikoa izan arren gizarte gaiak eta gai existentzialak lantzeko daukan arduran, bere hizkera propioa sortzen jakin izan du, irudi ameslariak eta ohiz kanpokoak eta errealitatearen kontzeptu ezkorra izanik horren ezaugarriak.

Bere lanen artean nabartzen dira Canto terrenal (Bahía Saria,1975), Contra el rito de las sombras (1976), Del corazón y otras ruinas (Alonso de Ercilla Saria, 1985), Los ojos de la iguana y otros poemas (Alonso de Ercilla Sariaren Accesita, 1987), Los ónices de Onán (La Galleta del Norte-ko Literatura Tailerretako Poesia Erotikoaren II. Lehiaketako Saria), Cálices de Octubre (Alonso de Ercilla Sariaren Accesita) eta La rueda oscura (Imagínate Euskadi Saria).

Bilboko Udalaren Kultura Saileko BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrieta Liburutegiko espazio bat da eta horren helburu nagusia liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena da.