BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK UNIBERTSOAREN “ENERGIA ILUNARI” BURUZKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU URTARRILAREN 29AN MARCOS PELLEJERO IBÁNEZ FISIKARI ETA IKERLARIAREKIN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

• Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan BIHARTIK, urtarrilaren 24tik aurrera

• Streaming-ez jarraitu ahal izango da: www.kulturguneatb.eus

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Unibertsoari eta hutsari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazkenean, urtarrilaren 29an, Marcos Pellejero Ibáñez Donostia International Physics Centerreko (DIPC) doktoretza ondorengoko ikerlariarekin. Aurten hamargarren urteurrena betetzen duen EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera antolatutako ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da eta sarrera doakoa izango du, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan BIHARTIK aurrera.

Unibertsoaren etorkizuna aurresan dezakegu? Harrigarria ematen duen arren, baietz dirudi. Hala ere, aurresanen bidean “energia iluna” deritzogunaren efektuarekin topo egiten dugu. “Energía… iluna?” izeneko hitzaldiak landuko dituen gaien artean, dirudienez unibertso osoan dagoen energia hori nondik datorren eta zein ondorio dituen dago, eta inkognita horri eta beste batzuei buruz hausnartuko du.

Marcos Pellejero Ibáñez Donostia International Physics Centerreko (DIPC) doktoretza ondoko ikerlaria da. Zaragozako Unibertsitatean fisikan lizentziatu zen eta, ondoren, Londresko Imperial Collegen ikasi zuen. Bertan, eredu kosmologiko estandarraren ordezko teorien ezagutzan sakondu zuen. Eskala kosmiko handienen egiturari buruzko doktoretza egin zuen Kanarietako Astrofisika Institutuan (IAC).

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu, “Darwinen Eguna”, besteak beste, –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa–, zientzia jende guztiari era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

GONBIDAPENAK JASOTZEA
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: URTARRILEKO 24tik 29ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-19:00.
Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.
Leku guztiak bete ondoren ezin izango da aretora sartu.
+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus