BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, TADEUSZ PANKIEWICZEN LA FARMACIA DEL GUETO DE CRACOVIA LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTIRALEAN, AZAROAREN 29AN, GAZTELANIAZ ARGITARATU IZANAREN ONDORIOZ

• Ekitaldia Bidebarrietako Liburutegian izango da 19:30ean, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Tadeusz Pankiewiczen (Ukraina, 1908 – Polonia, 1993), La farmacia del gueto de Cracovia liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostiralean, azaroaren 29an, Poloniaren okupazioan Krakoviako ghettoan egon zen eta Holokaustoan judu askori arreta eman zien eta haien bizia salbatu zuen farmazialari katolikoaren lekukotzaren gaztelaniazko argitalpena dela eta. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Ekitaldia Enrique de Villamor APTCEko – Europako Tradizioaren eta Kulturaren Aldeko Elkarteko presidenteak eta Eduardo Ocampo APTCEko Harreman Instituzionalen arduradun eta “El campo de la muerte nazi alemán konzentrationslager Auschwitz” erakusketaren komisarioak aurkeztuko dute. Erakusketa Gernikan bisitatu daiteke une honetan, kontzentrazio eta sarraski esparruen askapenaren 75. urteurrena dela eta.

1941eko martxoaren 3an, Alemaniako agintariek, juduak Krakoviako barrutitik, Vistula ibaiaren beste aldean harresi barruan zegoen ghetto batera eramatea agindu zuten. Neurri horrek amaiera eman zion naziek Polonia okupatu zutenean hasi eta kontzentrazio esparruetan milioika pertsona era industrialean hiltzearekin bukatu zen diskriminazio eta indarkeria ibilbide luzeari.

Podgórze eremuan judu ez ziren egoiliar guztietatik, pertsona bakar batek lortu zuen ebakuatua ez izatea: Tadeusz Pankiewiczek. Sobornoak ordainduz eta bere bizia arriskuan jarriz, ghettoan jarraitzea lortu zuen farmazialari katolikoa, bere farmazia gau eta egun irekita edukiz. Bi urte baino gehiagoz, Pankiewiczek eta Pod Orłem aptekako langileek babeslekua eman zieten deportatuak izan behar ziren juduei, botikak eta zainketak dohainik eman zituzten, erresistentziarekin lankidetzan aritu ziren, ekintza bakoitzean espetxeko torturara edo kontzentrazio eremuetako heriotzera arriskatuz. Liburua Tadeusz Pankiewiczen lekukotza da, eta mende erdi baino gehiago igaro ondoren orain gaztelaniaz argitaratu da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.