BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, T. S. ELIOT POETAREN ETA BÉLA BARTÓK KONPOSATZAILEAREN ARTEKO POESIA-MUSIKA ELKARRIZKETA JASOKO DU ASTELEHENEAN, ABENDUAREN 9AN, ORPHENICA LYRA TALDEAREN ESKUTIK

• Carmen Bereciartuak eta José Luis Cuestak jarriko dizkiete ahotsa Elioten testuei, musikari hungariarraren zenbait pieza joko dituen Mikel Iturregik pianoan lagunduta.

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, poesia-musika elkarrizketa jasoko du astelehenean, abenduaren 9an, 19:30etik aurrera, Orphenica Lyra taldearekin. Elkarrizketa, T. S. Eliot izenez ezaguna zen eta britainiar nazionalitatea hartu zuen Thomas Stearns Eliot Literatura Nobel Sari estatubatuarraren eta Béla Bartók konposatzaile hungariarraren artekoa izango da. Saioak sarrera librea izango du leku guztiak bete arte, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunetik.

“Y todo es siempre ahora” izena daraman ekitaldian, Carmen Bereciartuak eta José Luis Cuestak egilearen zenbait poema irakurriko dituzte, Béla Bartóken “Mikrokosmosa” lanaren zenbait pieza joko dituen Mikel Iturregik pianoan lagunduta.

T. S. Eliot (Misuri, 1888 – Londres 1965), XX. mendean ingelesez idatzitako poesiaren goreneko maila erakutsi zuen poeta, dramaturgo eta literatur kritikaria izan zen. “La tierra baldía” lana argitaratzeak ingelesezko poesiaren figura nagusia bihurtu zuen egilea, eta kritikak, desintegrazio garai baten ikur gisa eman zion ongi etorria bere poema konplexu eta ilunari. 1948an Literaturako Nobel Saria eman zioten poesia modernoari egindako ekarpen bikain eta aitzindariarengatik.

Béla Bartók (Inperio austrohungariarra, 1881 – EEBB, 1945) musikariri dagokionez, konposatzaile, piano jotzaile eta Europa Ekialdeko musika folklorikoaren ikertzaile gisa nabarmendu zen. XX. mendeko konposatzaile nagusietakoa da, eta etnomusikologiaren sortzailea. Inolako zalantzarik gabe, Lisztekin batera, Hungariak historiak eman duen konposatzaile nagusia da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan kulturari eskainitako gunea da, eta bere helburuen artean liburuaren, literaturaren eta ezagutzaren garapena eta hedapena daude.

EGITARAUA

“Y TODO ES SIEMPRE AHORA” POESIA-MUSIKA ELKARRIZKETA:
T. S. ELIOT / B. BARTÓK

ORPHENICA LYRA
ERREZITATZAILEAK:
Carmen Bereciartua, José Luis Cuesta

PIANO JOTZAILEA:
Mikel Iturregi

TESTUEN AUKERAKETA:
Thomas Stearns Eliot
Hauen zatiak: La tierra baldía / Coros de “La Roca” / Cuatro Cuartetos

MUSIKA AUKERKETA:
Béla Bartók
Hauen zatiak: Microcosmos