BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MURIEL BARBERY IDAZLE ETA FILOSOFOAREN UN PAÍS EXTRAÑO LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN, AZAROAREN 26AN

• Ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librearekin leku guztiak bete arte, eta Edouard Mayoral Bilboko Institutu Frantseseko zuzendariak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Muriel Barbery idazle eta filosofoaren Un país extraño (Seix Barral) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteartean, azaroaren 26an, ukitu klasikoak dituen fantasia epikoa. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Edouard Mayoral Bilboko Institutu Frantseseko zuzendariak aurkeztuko du. Fransesez egingo den eta bat-bateko itzulpen zerbitzua izango duen ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Un país extraño lliburuaren protagonistak Alejandro de Yepes eta Jesus Rocamora dira, Espainiako armada erregularreko bi ofizial gazte, eta gizakiak inoiz ezagutu duen gerrarik gordinenaren seigarren urteari egin beharko diote aurre. Petrus xelebre eta atseginarekin topo egiten duten egunean, aparteko abentura hasiko da. Bi espainiarrek euren postua utzi eta zubi ikusezin bat zeharkatuko dute: Petrus elfo bat da, Lanbroaren mundu sekretutik dator, eta bertan dagoeneko elfoz, emakumez eta gizonez osatutako konpainia bat elkartuta dago. Horren mende egongo da gerraren nondik norakoa.

Muriel Barbery (Casablanca, 1969), lan hauen egilea da: Litterature Gourmanderen Meilleur Livre saria jaso zuen Rapsodia Gourmet (2000; Seix Barral, 2010); Frantziako Liburu Saltzaileen Saria lortu eta zinerako moldatu zen La elegancia del erizo (2006; Seix Barral, 2007) arrakastatsua; La vida de los elfos (Seix Barral, 2015); eta Un país extraño (Seix Barral, 2019).

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.