BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MINBIZIAREN KONTRAKO TRATAMENDU IMMUNOLOGIKOAREN ABANTAILEI ETA ERRONKEI BURUZKO HITZALDIA JASOKO DU MAIATZAREN 2AN, ZIENTZIA HEDAPENARI BURUZKO BERE PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bidebarrieta Kulturguneak, minbiziaren kontrako immunoterapiari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du datorren ostegunean, maiatzaren 2an, Francisco Borrego Rabasco Biocruces Bizkaia Osasun Ikerketarako Institutuko Ikerbasqueko ikerketa irakaslearekin eta Ane Orrantia eta Iñigo Terrén Biocruceseko Immunologia taldeko bioteknologo eta ikerlariekin.

EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrarekin batera antolatu den ekitaldia 19:00etan hasiko da Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, eta doako sarrera izango du, baina ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea. Hitzaldia jarraitu gura duten baina bertara joan ezin diren pertsonek streaming-ez jarraitu ahal izango dute www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Immunitate sistema, infekzioa eragiten duten mikroorganismoetatik eta beste agente inbaditzaile batzuetatik defendatzeko funtzionatzen duen zelula, ehun eta organo sare konplexuak osatzen du. Substantzia inbaditzailea hautematen dute eta elkarren artean lankidetzan aritzen dira, ezagutzeko eta desagerrarazteko. 2014an egin ziren minbiziaren kontrako lehenengo immunoterapia tratamenduak, immunitate sistemako osagai batzuek minbiziaren zelulak hauteman eta desagerraraz zitzaten.

Minbiziaren kontrako immunoterapia tratamendua kimioterapia baino askoz eraginkorragoa izan daiteke, minbiziaren zelulei baino ez baitie eraso egiten, eta ez ditu kimioterapiak berarekin dakartzan ondorio kaltegarriak. Hori dela eta, 2013an, Science aldizkariak, urteko aurkikuntza zientifikoa izendatu zuen minbiziaren kontrako immunoterapia.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu, “Darwinen Eguna”, besteak beste, –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa–, zientzia jende guztiari era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

GONBIDAPENAK JASOTZEA
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: Maiatzaren 2ra arte. Larunbatean eta igandean izan ezik
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.
Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Leku guztiak bete ondoren ez da aretora sartzen utziko.
+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus