BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MIKEL LEJARZAREN ETA FERNANDO RUEDAREN YO CONFIESO. 45 AÑOS DE ESPÍA LANAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Fernando Ruedaren presentzia izango duen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan, sarrera librearekin. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Mikel Lejarzaren zuzeneko oroimenak biltzen dituen Yo confieso. 45 años de espía (Roca Editorial) liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du ostegunean, otsailaren 28an, arratsaldeko 19:30ean. Idazteko, Fernando Rueda kazetariaren laguntza izan du, eta bera izango da lana aurkeztuko duena. Ekitaldirako sarrera doakoa izango da leku guztiak bete arte, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Mikel Lejarza, “Otsoa” ezizena zuena SECEDeko –Espainiako inteligentzia zerbitzua frankismoan– eta Gorka ETA-pm ustezko militante zenean, isilik egon da orain arte. Orain, zuzenean, Yo confieso. 45 años de espía liburuan, egin eta jasan duen guztia argitzea erabaki du. Fernando Rueda kazetariak lagunduta, oroimen gogorrak eta zintzoak idatzi ditu, lehen aldiz bere bizitzan gertatutako guztia kontatuz.

Yo confieso. 45 años de espía liburu gizatiarra da, eta Lejarzak gura izan du Mamenek, bere emazte, konfidente eta misioetako batzuetan lankide izan denak, ere gertakariei buruzko bere ikuspegi pertsonala ematea, harreman zailean bizi izandako uneak gogoratuz, nola bestela, Espainiako zerbitzu sekretuetan denbora gehien daraman agentearen ondoan 40 urte eman dituen emaztearen ikuspegia, hain zuzen ere.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.