BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “MATEMATIKAK EGUNEROKO BIZITZAN” ZIKLOAREN XII. EDIZIOA JASOKO DU OSTEGUNETIK AURRERA, MATEMATIKAK BIZITZAKO ALOR GUZTIETAN DAUDELA ERAKUTSIKO DUTEN HIRU HITZALDIREKIN

Kultura eta Hezkuntza Sailak, UPV/EHU-k eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu duten programa jarraituko hiru ostegunetan (apirilaren 16, 23 eta 30ean) egingo da Bidebarrietako liburutegiko ekitaldi aretoan, arratsaldeko 19:30etan, eta sarrera librea izango da.

OSTEGUN honetan, apirilaren 16an, emango den lehenengo hitzaldia, “El misterio de las matemáticas de los Simpson”, Marta Martín Oviedoko Unibertsitateko irakasleak eskainiko du.

Bidebarrieta Kulturguneak, “Matematikak eguneroko bizitzan” programaren hamabigarren edizioa jasoko du datozen hiru OSTEGUNETAN (APIRILAREN 16, 23 eta 30ean), matematikak eta euren errealitatea gizarte osora hurbildu nahi duten zenbait topaketaren bitartez, era atsegin baina zehatzean. Zikloa mota guztietako ikus-entzuleei dago zuzenduta, eta bere helburu nagusia, matematikek eguneroko bizitzan duten presentziaz kontzientzia piztea da: mugikorrarekin egiten dugun deian, kamera digitala erabiltzean, kutxazain automatiko batetik dirua ateratzean, Interneten sartzean… Saioak Bidebarrieta Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, eta ikus-entzule guztiei egongo dira zuzenduta, gazteei, gurasoei, irakasleei, eta baita matematikak gorrotatzen dituztenei ere.

Lehenengo hitzaldiak “El misterio de las matemáticas de los Simpson” izenburua du, eta ostegun honetan bertan, apirilaren 16an, eskainiko du Marta Martín Oviedoko Unibertsitateko irakasleak. Marta Martínek, telebistako Simpson marrazki bizidun saio ezagunaren bitartez erakutsiko du matematikak guztion eguneroko bizitzan daudela. Matt Groening-ek sortutako pertsonaia horiek matematikaren hainbat alorri egindako keinu ugari ezkutatzen dituzte kapitulu guztietan. Izan ere, telesailaren gidoilari eta ekoizle garrantzitsuenak matematikekin erlazionatutako gaietan unibertsitateko tituludun izatea ez da kasualitatea, eta horrek azaltzen du hainbeste keinu eta asmakizun matematiko agertzea, batzuk ezkutukoak, eta beste batzuk, berriz, ageri-agerikoak.

Marta Martín Matematiketan lizentziatua da Oviedoko Unibertsitatea, eta Irakasleen Prestakuntzako Masterra ere bada. Matematiken hedapenerako hainbat tailerretan eta hezkuntza proiektutan hartzen du parte, eta “Matemáticas con Los Simpson”, “Las matemáticas y el Cine” eta “Del aula a la PAU” liburu bildumaren egileetako bat da.

Hurrengo saioa apirilaren 23an izango da, “Si acertaran siempre las previsiones del tiempo, los aviones no podrían volar”. (Impacto de la matemática no lineal en la vida cotidiana) hitzaldia emango duen Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) Bilbaoko Goran Stipcichen eskutik. Hitzaldi horren ikuspegia “fluidoen dinamikarena” izango da, hau da, biziaren oinarri den airearen eta likidoen mugimenduarena. Horrez gain, dinamika horrek dituen zalantzei aurre egiteko ditugun tresna matematikoei buruz ere hitz egingo da.

Hitzaldi zikloa APIRILAREN 30ean itxiko da, Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko irakasle den Marco Castrillónen “Matemáticas en color” hitzaldiarekin. Gizakion begiak koloreak ikusteko duen prozedurak alderdi konplexu asko eskatzen ditu, biologia, fisika, kimika eta… jakina… matematikak. Egileak, bi tonalitate antzekoak diren ala ez bezalako eztabaida subjektiboez gain, gai horiek modu errazean lantzeko tresna matematikoak eskainiko dizkie bertaratutakoei.

Marco Castrillón Doktore da Zientzia Matematikoetan eta Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Geometria eta Topologia Saileko irakasle da. Ikasle gisa hartu zuen parte Matematiken Nazioarteko 31. Joko Olinpikoetan (Txina) eta Matematiken V. Joko Olinpiko Iberoamerikarretan (Espainia). Gaur egun RSME-ko Joko Olinpikoen Batzordeko kide da (erakunde horretako Gobernu Batzarreko mahaikide izateaz gain), eta Espainiako taldearen tutore izan da azken aldiko hainbat ediziotan.

“Matematikak eguneroko bizitzan” programa Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Zientzia eta Teknologia Fakultateak eta Real Sociedad Matemática Española izenekoak antolatu dute elkarlanean, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Basque Center for Applied Mathematics (BCAM) izenekoaren eta Radio Euskadiren laguntzarekin.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA literaturaren eta gizarte eta zientzia ezagutzaren hedapenerako gunea da Bidebarrietako Liburutegiaren barruan.

AGENDA:

APIRILAK 16
“El misterio de las matemáticas de los Simpson”
Marta Martín. Oviedoko Unibertsiatea – Universidad de Oviedo

APIRILAK 23
“Si acertaran siempre las previsiones de tiempo, los aviones no podrían volar”
(Impacto de la matemática no-lineal en la vida de cada día)
Goran Stipcich. Basque Center for Applied Mathematics, Bilbao

APIRILAK 30
“Matemáticas en color”
Marco Castrillón. Madrilgo Unibertsitate Konplutentsea – Universidad Complutense de Madrid