BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MARÍA DUEÑASEN “LA TEMPLANZA” AZKEN ELEBERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEARTEAN

Aurkezpena Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Sarrera librea izango da leku guztiak bete arte, eta Alicia San Juan kazetariak hartuko du parte.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturgunea espazioak, “La Templanza” (Ed. Planeta), María Dueñas idazlearen azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteartean, MAIATZAREN 12an. Lan horretan, idazleak, aurreko lanetan arrakasta lortzera eraman zuten narrazio elementu berberak egituratzen ditu. Espainiaren historia koloniala da maitasun istorio handiaren eszenatokia, oraingo honetan Mexiko eta Kuba bezalako leku iradokitzaileetan.

Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Alicia San Juan kulturan espezializatutako kazetariak ere hartuko du parte.

Mexikoko errepublika gaztetik Habana kolonial ikusgarrira; Antilletatik XIX. mendearen bigarren erdialdeko Jerezera, bere ardoak Ingalaterrara saltzearen ondorioz, Andaluziako hiria gune kosmopolita eta legendario bilakatu zen garaira. Eszenatoki horiek guztiak ikusten dira “La Templanza” lanean, garaipenez eta galerez, zilar meategiez, familiako gorabeherez, mahastiz, upategiz eta denborarekin euren handitasuna galdu zuten hiri harroez hitz egiten duen eleberria. Ezbeharren aurrean ausardiaren eta grinaren indarrak betiko aldatuko duen jomuga erakusten dituen istorioa.

Liburu horretan irakurleak María Dueñas hoberena aurkituko du, egileak bere aurreko argitalpenekin arrakasta lortzera eraman zuten narrazio elementuak josten dituen eleberri bikainean. Kolonien garaiko Espainiaren amaiera, upategietako klanak, Ingalaterrarekin zeuden merkataritza harremanak… aldi berean gozoa eta indartsua den emakumezko pertsonaiarekin, eta gizonezko protagonista handiarekin, idazlearen lanetan hain ezaugarritsuak diren bigarren mailako pertsonaia bikainak ahaztu barik.

María Dueñas (Puertollano, Ciudad Real, 1964) Ingeles Filologian doktore eta Murtziako Unibertsitateko irakasle titular da, une honetan lan utzialdian dagoen arren. Bere lan ibilbidea Ipar Ameriketako unibertsitateetan ere egin du, eta hezkuntza, kultura eta argitalpen alorreko hainbat proiektutan hartu du parte. 2009an lehenengo literatur lana argitaratu zuen, “El tiempo entre costuras”, azken urteetako argitalpen arrakastatsuena bilakatu den eta irakurleak eta kritika bereganatu dituen lana. Salmentak milioi bat aletik gorakoak dira. Eskubideak, hogeita bost hizkuntza baino gehiagotara itzultzeko laga ditu.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.