BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, MAIATZEAN ZEHAR ZIENTZIARI BURUZKO ZENBAIT GOGOETA PROPOSATUKO DITUEN “KULTURA ETA PENTSAMENDUA” ZIKLOA INAUGURATUKO DU ASTELEHENEAN

Patxi Lanceros Filosofian doktoreak, aurkeztuko ditu maiatzeko lau astelehenetan, arratsaldeko 19:30ean, Bidebarrietako Liburutegian eskainiko diren hitzaldiak. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Lau hitzaldiek hainbat ikuspuntutik landuko dute zientzia(rekin) pentsatzeko erronka. Zientzia bera ez dago zalantzetatik eta eztabaidetatik at.

Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko Udaleko Kultura Sailak, etika zientifikoaren eta pentsamenduaren zorroztasunaren mende dagoen zientziaren inguruko eztabaida eta gogoeta izateko helburua duen eta dibulgazio izaerarekin eta jende guztiarentzat zabalik, Kultura eta Pentsamendua programaren zazpigarren edizioaren barruan, “Zientzia(rekin) pentsatuz” izenburupean antolatu dituen lau topaketen arteko lehenengoa jasoko du datorren ASTELEHENEAN, MAIATZAREN 2an. Zikloa maiatzeko lau astelehenetan egingo da, arratsaldeko 19:30etik aurrera, eta streaming-ez jarraitu ahal izango da.

Zientziak modernotasunaren ibilbide osoan hartu du parte, eta bere maila eta izen ona jazo ditu, norbanakoen eta talde bizitzaren ia eremu guztietan funtsezko alderdi erabakior bilakatu arte. Fisika zein biologi, zibernetika nahiz ingeniaritza, zientzia non-nahi ageri da: inguratu eta eratu egiten gaitu.

Baina zientzia bera ez dago zalantzetatik eta eztabaidetatik at. Izan ere, esku-hartzeko duen gaitasunarengatik, erabakitzeko duen ahalmenarengatik, sorrarazten dituen beldurren eta esperantzengatik, arreta osoz aztertu behar da. Jardunaldiak osatzen dituzten lau esku-hartzeek, zientzia(rekin) pentsatzeko erronka hainbat ikuspegitatik landuko da. Ikerketa arloan ospe handikoak eta ibilbide luzekoak diren lau profesional. Lau ikuspegi: zientziaren diziplina pentsamenduaren zorroztasunaren mende.

Patxi Lanceros Saiakeragile eta Filosofian Doktoreak aurkeztuko duen egitaraua datorren astelehenean, MAIATZAREN 2an, hasiko da, “Las alforjas del filósofo: Pensar tras la ciencia” izeneko hitzaldia eskainiko duen Víctor Gómez Pin Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Katedradunaren eskutik. Epistemiologia, Filosofia eta Matematika eta Funtsezko Filosofiako irakasle izateaz gain, hogeita hamar liburu eta hainbat artikulu argitaratu ditu, eta azken urteetan ahalegina egiten ari da antzinako pentsatzaile greziarren arazo ontologikoak egungo pentsamenduaren argitara berriro planteatzeko, zehatzago esanez, jaso dugun natura kontzepturako zenbait zientzia diziplina garaikidek dituzten inplikazioei buruzko galderak eginez. El Boomeran(g) blogaren egilea da.

Bere ondoren Alicia Puleo izango dugu MAIATZAREN 9an. Filosofian Doktorea Madrilgo Unibertsitate Konplutensean eta Filosofia Moraleko eta Politikoko irakasle titularra Valladolideko Unibertsitatean. Unibertsitate horretako Genero Ikasketen Katedraren Kontseiluko eta Madrilgo Unibertsitate Konplutenseko Ikerketa Feministen Institutuko Kontseiluko kide da. Beste liburu batzuen artean “La Ilustración olvidada: La polémica de los sexos en el siglo XVIII”, “La Filosofía contemporánea desde una perspectiva no androcéntrica” eta “El reto de la igualdad de género” argitaratu ditu, eta Saiakera Sari Nazionaleko finalista izan da “Dialéctica de la sexualidad” lanarekin. Puleoren hitzaldia “Ecofeminismo y ciencia: claves de un debate social y contemporáneo” izango da.

MAIATZAREN 16a Concha Roldánen, Zientzia Ikerketen Goi-mailako Kontseiluko (CSIC) Filosofia Institutuko zuzendariaren, txanda izango da. “Límites ético – políticos de la Ciencia” izeneko hitzaldia emango du. Une honetan, Roldán Sociedad Española de Ética y Filosofía Política izenekoaren presidentea da.

Javier Echeverría Ikerbasque fundazioko filosofo, ikerlari eta idazleak emango dio amaiera zikloari, maiatzaren 23an, “Tecno-Pensamientos” gaia landuz. Filosofian eta Matematiketan lizentziatua da Madrilgo Unibertsitate Konplutensetik, eta Filosofian Doktorea Unibertsitate horretatik bertatik. 1996tik Zientzia, Teknologia eta Gizarte Ikerketa Irakaslea da Zientzia Ikerketen Goi-mailako Kontseiluko Filosofia Institutuan. Beste Sari batzuen artean Anagrama Saiakera Saria (1995), Giza eta Gizarte Zientzietako Ikerketa Euskadi Saria (1997) eta Saiakera Sari Nazionala (2000) irabazi ditu.

2010eko maiatzean martxan jarri zen programaren helburua, gaurkotasuna duten gaiei buruzko gogoeta eta eztabaida gune bilakatzea da, egungo panoramako pentsalari handien ikuspuntu kritikotik. Krisia, utopia edo erlijioak izan dira aurreko edizioetan landu diren gaiak, eta jardunaldi horietan parte hartu dutenen artean, Félix Duque, Rafael Argullol, Perfecto Andrés Ibáñez, Fernando Vallespín, Manuel Barrios eta José Luis Villacañas bezalako filosofoak eta pentsalariak daude.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenerako gunea da.

EGITARAUA:

MAIATZAK 2
Víctor Gómez Pin (Bartzelonako unibertsitatea):
“Las alforjas del filósofo: pensar tras la ciencia”

MAIATZAK 9
Alicia Puleo (Valladolideko unibertsitatea):
“Ecofeminismo y ciencia: claves de un debate social contemporáneo”.

MAIATZAK 16
Concha Roldán (CSICeko Filosofia Institutua)
“Límites ético-políticos de la ciencia”

MAIATZAK 23
Javier Echeverría (Ikerbaske)
“Tecno-pensamientos”

Bidebarrietako liburutegia. 19:30ean. Sarrera librea, aretoko leku guztiak bete arte.
Hitzaldi horiek streaming-ez eskainiko dira. www.kulturguneatb.net