BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, LUISA ETXENIKEREN AVES DEL PARAÍSO ELEBERRI BERRIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, AZAROAREN 13AN

Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. César Cocak aurkeztuko du. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Luisa Etxenike idazlearen Aves del paraíso (Nocturna Ediciones) azken eleberriaren aurkezpen ekitaldia jasoko du asteazkenean, azaroaren 13an, irakurlea mehatxuz eta zalantzaz betetako intrigan murgiltzen duen kontakizuna, amaiera harrigarriarekin. Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, 19:30ean, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. César Coca kazetariak aurkeztuko du, eta Beñat Arginzoniz poeta eta editoreak ere hartuko du parte.

Luisa Etxenikeren prosa bikainari, liburuki honetan James Ellsworth-en irudi paregabeak gehituko zaizkio, eta horien emaitza, sailkatzeko zaila den liburua da, sakona, lengoaia zatituarekin eta sinoptikoarekin batera ikerketa erakusten duena, bere etxera heltzean poliziak dokumentazioa eskatzen dion gizon bati dagokiona, auzokideek salaketa jarri dutelako, lekua, gehienetan hutsik dagoen arren, batzuetan argia ikusten dutelako. Gizonak eskalea dirudi, eta polizia ez da fio.

Luisa Etxenikek (Donostia) hainbat lan idatzi ditu: Absoluta presencia, El detective de sonidos, El ángulo ciego (Euskadi Literatura Saria), Los peces negros, Vino, El mal más grave, Efectos secundarios eta Aves del paraíso (Nocturna, 2019) eleberriak; La herencia (Buero Vallejo Saria), Gernika es ahora eta La entrevista antzezlanak; El arte de la pesca poema liburua eta hainbat kontakizun bilduma. Idatzizko prentsan eta irratian aritzeaz gain, idazketa sortzaile tailer bat zuzentzen du, eta Canal Europa kulturgune digitalaren eta Un Mundo de Escritoras literatur jaialdiaren zuzendaria da. Arteen eta Letren Ordenako Zaldun aintzatespena jaso du Frantziako Gobernuaren eskutik.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.