BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK LITERATURA FRANTSESARI BURUZKO TOPAKETA JASOKO DU ASTEAZKENEAN, JE VOUS ÉCRIS DE TÉHÉRAN LANAREN EGILEA DEN DELPHINE MINOUI ERREPORTARIAREKIN

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, eta sarrera librea izango da. Streamingez eskainiko da: www.kulturguneatb.net

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, literatura frantsesari buruzko beste topaketa bat jasoko du datorren asteazkenean, AZAROAREN 30ean, oraingo honetan, Ana Aizpiri kazetariarekin solasean arituko den eta Je vous écris de Téhéran (Teherandik idazten dizuet) lana idatzi duen Delphine Minoui idazlearengan zentratuta.

Bilboko Institutu Frantsesarekin batera antolatu den ekitaldia 19:30ean hasiko da, sarrera librea izango du eta frantsesez izango da, bat-bateko itzulpenarekin. Horrez gain, streamingez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.net webgunearen bitartez.

Delphine Minouik, Figaro egunkariaren berriemailea Ekialde Ertainean, Albert-Londres 2006 Saria lortu zuen, Iraken eta Iranen egindako erreportajeak zirela eta. 1974an Parisen jaio zen idazlearen ama frantsesa zen eta aita irandarra. Une honetan Al Kairon bizi da Minoui. Horrez gain, Pintadas en Teherán (2007), Yo, Nojoud, diez años, divorciada (2009) eta Tripoliwood (2011) lanen egilea ere bada. Je vous écris de Téhéran lanean, erreportari frantsesak, demokraziarako ahaleginen eta autoritarismoaren artean borrokatzen den Iran garaikidearen inguruneak marrazten ditu. Batzuetan, zirrarak kontraesanarekin errimatzen du.

Ana Aizpiriri dagokionez, mundu arabiarrean eta islamean espezializatutako kazetaria da. Une honetan EITBren Hora GMT saioaren zuzendaria da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.