BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK “KULTURA ETA PENTSAMENDUA” JARDUNALDIAK INAUGURATUKO DITU ASTELEHENEAN, MAIATZAREN 4AN. AURTEN ETIKA ETA GUZTIEN ONGIA IZANGO DIRA JARDUNALDIETAKO GOGOETEN ARDATZ NAGUSIAK

Oso programa interesgarria, ustelkeria eta bidegabeko jabetzeak protagonista diren garai hauetan, filosofiaren alorrean izen handia duten hizlariekin.

Patxi Lanceros filosofian doktoreak aurkeztuko ditu maiatzeko lau astelehenetan, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, Bidebarrietako Liburutegian eskainiko diren hitzaldiak. Sarrera librea izango da, leku guztiak bete arte.

Bidebarrieta Kulturguneak, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak, Kultura eta Pentsamendua programaren seigarren edizioaren barruan Guztien Ongiak, Hiriko Etikak izenburupean antolatu dituen lau topaketetako lehena jasoko du datorren ASTELEHENEAN, MAIATZAREN 4an. Programaren xedea etikari, guztien ongiari eta norbanako bakoitzak taldearen ongiei buruz dituen erantzukizunei buruzko eztabaidarako eta gogoetarako gune izatea da.

Oso programa interesgarria, are gehiago bidegabeko jabetzeak, ustelkeria-eskandaluak, erantzukizun falta… protagonista nagusi diren garai hauetan. Gainera, programak, etikaren eta politikaren munduan ospe handia duten hizlariak izango ditu.

Baina etikaren eta politikaren arteko elkarrekintza horrek beste gogoeta batera ere eramaten gaitu, herritarrek eurek guztien ongien zainketan duten erantzukizunari buruzkora, izan ere, egia da hiritartasun kontzeptuak zenbait eskubide biltzen dituela, baina baita zenbait betebehar ere.

Maiatzeko lau astelehenetan, Bidebarrietako Liburutegiak, arratsaldeko 19:30etatik aurrera, liburutegiko ekitaldi aretoan programatu dituen hitzaldien helburua, planteatzen diren arazoak eta hautematen diren soluzioak argitzen ahalegintzea da.

Programa Patxi Lanceros saiakeragile eta Filosofian doktoreak aurkeztuko du, eta datorren astelehenean, MAITZAREN 4an, hasiko da, Diego Sánchez Meca, UNEDeko Filosofia departamentuko zuzendariaren eskutik. Irakasleak “Valores individualistas y requerimientos comunitarios” hitzaldia eskainiko du. Diego Sánchez Mecaren lana ezagutzaren teoriaren eta pentsamenduaren historiaren zenbait alderditara bideratu da, filosofia alemanarekin erlazionatuta, batez ere. Duela zenbait urtetik, Nietzscheren lan guztiak gaztelaniaz argitaratzen dituen taldea zuzentzen du.

Bere ondoren Félix Ovejero Lucas, Bartzelonako Unibertsitateko etika eta politika irakaslea eta El País egunkariaren iritzi orrialdeetako ohiko kolaboratzailea arituko da, astelehenean, maiatzaren 11n, “La casa común: éticas de la ciudad” gaiari buruz. Ovejerok aipatutako gai horiei buruzko oso liburu garrantzitsuak argitaratu ditu. 2013an argitaratu zuen azken liburua “¿Idiotas o ciudadanos? El 15-M y la teoría de la democracia” da.

Maitzaren 18a Antonio Valdecantosen, Madrilgo Carlos III Unibertsitateko katedradunaren txanda izango da, “Ironías del ciudadano” hitzaldiarekin. Pentsalari eta saiakeragile horren lana erreferentziazkoa da etikari eta filosofia politikoari buruzko saioetan. Argitaratu dituen liburuen artean hauek azpimarra daitezke: “La excepción permanente. O la construcción totalitaria del tiempo”, “El saldo del espíritu. Capitalismo, cultura y valores”, “La clac y el apuntador. Materiales sobre la verdad, la justicia y el tiempo”, “La fábrica del bien. Ensayo sobre la invención de la moral” edo “La moral como anomalía. Apología del arrepentido y otros ensayos de teoría moral”.

Miguel Ángel García Herrerak, UPV/EHU-ko Konstituzio zuzenbideko katedradunak, itxiko du zikloa, maiatzaren 25ean “Crisis política y cambio constitucional” gaiari buruz berba eginez. Idatzi dituen lan ugarien artean hauek azpimarra daitezke: “La constitucionalización de los derechos históricos, marginalidad, estado social y prestaciones autonómicas”, “Derecho y economía en el estado social” edo “El constitucionalismo en la crisis del estado social, derechos humanos y revolución francesa”.

2010eko maiatzean martxan jarri zen programaren helburua, gaurkotasuna duten gaiei buruzko gogoeta eta eztabaida gune bilakatzea da, egungo panoramako pentsalari handien ikuspuntu kritikotik. Krisia, utopia edo erlijioak izan dira aurreko edizioetan landu diren gaiak, eta jardunaldi horietan parte hartu dutenen artean, Félix Duque, Rafael Argullol, Perfecto Andrés Ibáñez, Fernando Vallespín, Manuel Barrios eta José Luis Villacañas bezalako filosofoek eta pentsalariek hartu dute parte.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenera bideratutako gunea da.

ERANSKINA: PROGRAMA

Maiatzaren 4a / 4 de mayo
“VALORES INDIVIDUALISTAS Y REQUERIMIENTOS COMUNITARIOS”
Diego Sánchez Meca, UNEDeko Filosofia departamentuko zuzendaria / Director del departamento de Filosofía de la UNED.

Maiatzaren 11 / 11 de mayo
“LA CASA COMÚN: ÉTICAS DE LA CIUDAD”
Félix Ovejero Lucas, Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna / Catedrático en la Universidad de Barcelona.

Maiatzaren 18a / 18 de mayo
“IRONÍAS DEL CIUDADANO”
Antonio Valdecantos, Madrilego Carlos III Unibertsitateko katedraduna / Catedrático en la Universidad Carlos III de Madrid.

Maiatzaren 25a / 25 de mayo
“CRISIS POLÍTICA Y CAMBIO CONSTITUCIONAL”
Miguel Ángel García Herrera, Konstituzio zuzenbideko katedraduna. UPV/EHU / Catedrático de derecho constitucional en la UPV-EHU.