BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK KOSMOTOLOGIA KONPUTAZIONALARI BURUZKO HITZALDI-SOLASALDIA JASOKO DU MARTXOAREN 6AN RAÚL ANGULO ASTROFISIKARIAREKIN, ZIENTZIAREN HEDAPENERAKO PROGRAMAZIOAREN BARRUAN

Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan. Sarrera doakoa da, baina beharrezkoa izango da gonbidapena jasotzea liburutegian bertan OSTIRALETIK, martxoaren 1etik aurrera. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bidebarrieta Kulturguneak kosmotologia konputazionalari buruzko hitzaldi-solasaldia jasoko du asteazkenean, martxoaren 6an, Raúl Angulo astrofisikari eta Donostia International Physics Centerreko (DIPC) Ikerbasque ikerlariarekin. “El universo en un supercomputador” hitzaldia Bilboko Udalak eta EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatu dute, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, Donostia International Physics Centerraren zineari eta zientziari buruzko “Ezezaguna” zikloaren barruan.

Ekitaldia 19:00etan hasiko da, eta doako sarrera izango du, baina ezinbestekoa izango da liburutegian bertan gonbidapena jasotzea, datorren OSTIRALETIK aurrera. Kosmotologia konputazionalean espezializatuta dagoen Raúl Angulo astrofisikariak, astrofisika modernoaren adar horretan emandako azken aurrerapausoak hurbilduko ditu. Izan ere, alor horretako ikasketek unibertsoaren osaketari eta bilakaerari buruz aurkikuntza handiak egiteko aukera eman dute.

Bere hitzaldian, Angulok Astronomiako profesionalek munduko ordenagailu handienak erabiltzen dituztela kontatuko du, fisikaren legeak milaka milioi urteko garaian simulatzeko. Simulazio horiei esker, gaur egun komunitate zientifikoak inguratzen gaituen mundu astronomikoa azaltzen hasteko aukera du, baina baita unibertsoaren jatorriari buruzko galdera berri eta zirraragarriak irekitzeko aukera ere.

Hitzaldia, Bidebarrieta Zientifikoaren urteko programazioaren barruan dago. Ekimenak beste programa batzuk ere jasotzen ditu, “Darwinen Eguna”, besteak beste, –hori ere UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedrak antolatutakoa–, zientzia jende guztiari era atseginean eta didaktikoan hurbiltzeko eta egunerokotasuna duten zientziari buruzko gaiak ezagutarazteko helburuarekin.

GONBIDAPENAK JASOTZEA
Lekua: Bidebarrietako liburutegia
Egunak: Martxoaren 1etik 6ra. Larunbatean eta igandean izan ezik.
Ordutegia: 10:00-14:00 // 16:00-20:00.
Gehienez ere 4 gonbidapen pertsona bakoitzeko.

Leku guztiak bete ondoren ezin izango da aretora sartu. Topaketa streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

+ INFO: www.bilbao.eus eta www.bilbaokultura.eus