BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK JOSÉ FERNÁNDEZ DE LA SOTAREN AZKEN LIBURUAREN AURKEZPENA JASOKO DU ASTEARTEAN, JUAN LARREA POETARI BURUZKO LEHENENGO BIOGRAFIA, JAIO ZENETIK 120 URTE BETETZEN DIRENEAN

“Juan Larrea (El hombre al que perseguían las palomas)” lana, XX. mendeko egile garrantzitsuenetako bati, Estatuan Surrealismoaren bultzatzaile izan zen eta 1895eko martxoaren 13an Bilbon jaio zen egileari, buruz argitaratu den biografia osatuena da.

Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da, Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan eta sarrera librea izango da. Bertan, 27ko Belaunaldiko arraro gisa ezaguna izan zen egile bilbotarraren poema batzuk irakurriko dira.

Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, El Gallo de Oro argitaletxeak kaleratu duen José Fernández de la Sotaren azken liburuaren “Juan Larrea (El hombre al que perseguían las palomas)” aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren asteartean, MARTXOAREN 10ean. Lan hori, Juan Larrea poeta bilbotarrari buruz idatzi den lehenengo biografia eta bakarra da. Martxoaren 13an 120 urte beteko dira jaio zenetik.

 

Topaketa Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30etan –sarrera librea–, eta egilea eta Beñat Arginzoniz editorea bertan egongo dira. Horrez gain, Julián Borauk eta Javier Arnaizek, Bilboko “Noches Poéticas” taldeko kide aktiboek Larrearen zenbait poema irakurriko dituzte.

 

Juan Larrea (Bilbo, 1895 – Argentina, 1980), XX. mendeak eman duen egile katalogaezin eta enigmatikoenetakoa da. 27ko belaunaldiko arraro edo bitxi nagusia da eta, frantsesez idatzi arren, Rafael Albertirengan, García Lorcarengan, Gerardo Diegorengan eta Vicente Aleixandrerengan eragin ezkutu samarra izan zuen poeta. Poeta gisa duen berezitasuna nahikoa izango litzateke bere aurrean interesa erakusteko. Baina, horrez gain, Larrea beste gauza asko ere bada: arkeologoa eta Colonen aurreko artean aditua, literatura eta arte kritikaria, Pablo Picassoren Guernica lanaren interprete eta lekukoa, lan asko idatzitako saiakeragile profetikoa, aldizkari sortzailea, Ameriketara joan behar izan zuen erbeste errepublikarraren pertsonaia azpimarragarria, Buñuelen gidoilaria, César Vallejoren anai espiritual eta apoderatua…

 

Liburu honetan, José Fernández de la Sotak Larrearen aztarna jarraitzen du, sei herrialdetatik eta bi kontinentetatik, eta irakurlea, bere burua “izpirituaren abenturazale” gisa definitu zuen pertsonaren abentura intelektualera eta gizatiarrera hurbiltzen du. Literaturan egin zuen lana ia guztiz baztertuta egon zen Espainian, baina Gerardo Diegok bere hainbat poema itzuli eta “Carmen” aldizkarian eta 27ko belaunaldiari eskainitako “Antología” lanean sartu zituen (1932an eta 1934an). Hala ere, Egile bilbotarraren lirika osoa ez zen 1970era arte argitaratu gaztelaniaz, “Versión celeste” izenburuarekin.

 

José Fernández de la Sotari (Bilbo, 1960) dagokionez, esan behar da hogei liburu inguru argitaratu dituela, poesia, narrazio eta saiakera lanen artean. Birritan lortu du Literaturako Euskadi Saria, 1997an eta 2010ean. 2011n Poesia Sari Nazionaleko finalista izan zen, “Travesía de Bilbao” lanarekin. Bere lanen artean “Te tomo la palabra” (Alonso de Ercilla Saria eta Kritikaren Sari Nazionaleko finalista), “Todos los santos”(Antonio Machado Nazioarteko Saria), “Cumbre del mar”(Alfons el Magánim Saria), “Vacilación”, “Aprender a irse” (Ciudad de Córdoba Saria) eta “Elefantes blancos”, “Negrita con diamantes” eta “Suerte de perro” (Cortes de Cádiz Sari Iberoamerikarra) kontakizun-liburukiak azpimarra daitezke.

 

 

2009an, “Juan Larrea, versión terrestre” saiakera biografikoa argitaratu zuen. “Pido la paz y la palabra” film luze dokumentalaren zuzendarietako bat izan da, eta bere lanen parte bat frantsesera, portugesera, errusierara eta arabierara itzuli da.

 

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA Bidebarrietako Liburutegian dagoen gunea da, eta bere helburu nagusia liburua eta literatura sustatzea da.