BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, JEAN CLAUDE ETA COLETTE RABATÉREN “MIGUEL DE UNAMUNO (1864-1936). CONVENCER HASTA LA MUERTE” BIOGRAFIAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU BIHAR, URRIAREN 16AN

Bilboko filosofo, irakasle eta idazlean especialista diren Jean Claude eta Colette Rabaté Antonio Rivera EHU/UPVko Historia Garaikide katedradunarekin arituko dira berbetan. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren Bidebarrieta Kulturguneak, ziurrenez Miguel de Unamunoren espezialista eta ikerlari garrantzitsuenak diren Jean Claude eta Colette Rabaték egilearen figurari buruz egin dituzten azken ekarpenak jasotzen dituen “Miguel de Unamuno (1864-1936). Convencer hasta la muerte” (Galaxia Gutenberg arg.) liburu biografikoaren aurkezpen ekitaldia jasoko du BIHAR, asteazkenean. Antonio Rivera EHU/UPVko Historia Garaikide katedradunarekin arituko dira berbetan. Topaketa arratsaldeko 19:00etan hasiko da, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Jean-Claude Rabaték Bilboko pentsalariaren bizitzari eta lanari buruzko zenbait alderdiri buruzko sei liburu egin ditu, berrogei urte baino gehiagotan idatzi den lehenengo biografia barne, argitaratu gabeko dokumentuetan oinarritutakoa. Colette Rabatérekin batera egindako “En el torbellino” aurreko lanean, Miguel de Unamunoren azken hilabeteak berreraikitzen ditu, bere idazkietan –pribatuetan edo publikoetan– oinarrituta, Errepublika garaiko urte gorabeheratsuak ere hartuz. Bertan, altxatutako militarren aurrean irakasle zaharrak zituen jarrerak argitzen dituzte, sarri askotan itxuraz kontrajarriak ziruditenak.

“Miguel de Unamuno (1864-1936). Convencer hasta la muerte” izeneko biografia berri horretan, Miguel de Unamunoren bizitza pribatuko eta publikoko funtsezko alderdiak jasotzen ditu, bere hitzetan zorrotz oinarrituz: egunerokoak, gutun-liburuak eta kazetaritza lana. Datu berriak ematen ditu, egilearen bizitza eta izaera berriro aztertzen laguntzen duten eta orain arte argitaratu barik egon diren dokumentuei esker, bere existentziako funtsezko uneak argituz, Bigarren Errepublika garaiko urteak eta 1936ko urriaren 12ko “hitzaldi” ezaguna, batez ere.

Jean-Claude Rabaté hispanista frantsesa, Parisko Sorbonne Berria Unibertsitateko katedraduna, aditua da Unamunoren figuraren azterketan eta, horrela, ‘Unamunologoa” dela esaten dute. Colette Rabaté historiagilearen bikotea da, eta hainbat lan egin ditu berarekin. Colette Rabaté Espainiako Hizkuntza, Literatura eta Zibilizazio irakasle titularra da Tourseko “François Rabelais” Unibertsitatean. Espainiako literatura eta historia kultural garaikidea ikertu ditu batez ere, eta idatzi dituen lanen artean hauek daude: “Le Temps de Goya (1746-1828)” (Nantes, 2006), “¿Eva o María? Ser mujer en la época isabelina (1833-1868)” (Ediciones Universidad de Salamanca, 2007) eta baita “Miguel de Unamuno. Biografía” (Taurus, 2009) eta “En el torbellino”, azken biak Jean-Claude Rabatérekin lankidetzan.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bilboko Udalak Bidebarrietako liburutegiaren barruan duen gunea da, eta bere helburu nagusia liburuaren eta literaturaren garapena eta sustapena da.

AGENDA
URRIAK 16
19:30 Bidebarrietako Liburutegia. Liburuaren aurkezpena:
“MIGUEL DE UNAMUNO (1864-1936). Convencer hasta la muerte”.
COLETTE eta JEAN-CLAUDE RABATÉ. Egileak
Antonio Rivera EHU/UPVko Historia Garaikide katedradunarekin berbetan

Sarrera librea