BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK JAVIER ARNAIZ IDAZLE BILBOTARRAREN “LA VOLUNTAD QUEBRADA” POESIA LIBURUAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Ekitaldiak hiru rapsodak eskainiko duten errezitaldia eta Toño Jerez, José Fernández de la Sota eta Guillermo de Jorge poeten esku-hartzea jasoko du. Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango da, arratsaldeko 19:30ean, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Javier Arnaiz poeta bilbotarraren “La voluntad quebrada” (Ed. Amargord) azken liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du datorren ostegunean, IRAILAREN 15ean, arratsaldeko 19:30etik aurrera.

Arratsaldeko 19:30ean hasiko den eta sarrera librea izango duen ekitaldiak, liburuaren aurkezpen eta hitzaurreetan parte hartu duten José Fernández de la Sota, Toño Jerez (Almeria) eta Guillermo de Jorge (Tenerifeko Santa Kruz) poeten partaidetza izango du. Ekitaldiak errezitaldi laburra ere jasoko du, Carmen Martínez, María Ángeles Pérez Ondiviela eta Maite Lorenzo rapsodekin eta Iñaki Cerrajeríaren ahotsak eskainiko duen poema musikatuarekin.

Poema liburuaren aurkezpenean José Fernández de la Sotak idazten duenez, Javier Arnaizena munduaren minak eta gizakiaren ahultasunak arrakalatutako poesia da”. Idealismotik ustelkeriak, krimenak eta azpikeriak salatzen dituen eta bokazio poetiko indartsua erakusten duen ahotsa da.

Javier Arnáiz Blas de Oteroren bizitzaren eta lanaren aztertzailea da, Giza Zientzietan lizentziatua UPV/EHUn, eta bertan gauzatu du bere karrera profesionaleko parte handia. Noches Poéticas taldeko kide da, eta talde horretatik, agertoki alternatiboetan eta ez ohikoetan poesia zabaltzeko lan handia egin du.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren hedapena duen gunea da.