BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, HISTORIAK ISILARAZI DITUEN EMAKUME ZIENTIFIKOEN LANA BERRESKURATZERA ZUZENDUTAKO “EMAKUMEEK ZIENTZIA EGITEN DUTE” HITZALDI ZIKLOAREN BESTE EDIZIO BAT JASOKO DU AZAROAN

• Zikloa ostegun honetan abiatuko da, Teresa Ortiz Gómez Granadako Unibertsitateko Zientziaren Historia katedradunak emaginaren figurari eta historian izan duen indarrari eta aginteari buruz emango duen hitzaldiarekin.

• Hitzaldi guztiak Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan izango dira, arratsaldeko 19:30etik aurrera, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Streamingez eskainiko dira www.kulturguneatb.eus webgunetik

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, zientziaren dibulgazio hitzaldi zikloaren beste edizio bat jasoko du azaroko ostegun guztietan. “Emakumeek zientzia egiten dute” izenburupean, hainbat ikuspegitatik landuko du emakumea eta zientzia paradigma, eta edizio honetan, beste behin, genero etenari eta zientziaren alor guztietan dituen adarrei buruz arituko da, eta egungo eta testuliburuetatik baztertuta geratu diren historiako emakume zientzialari eta ikerlari handienetako batzuen lanean zentratuko da.

Bilboko Udalak eta EHU/UPVk elkarlanean antolatzen duten programa honen bederatzigarren edizioa ostegun honetan, azaroaren 7an abiatuko da, Teresa Ortiz Gómez Granadako Unibertsitateko Zientziaren Historia katedradunak emango duen “Matronas en la historia. Autoridad, poder y género” hitzaldiarekin. Hitzaldia, profesional horiek denboran zehar izan duten figuran zentratuko da. Teresa Ortiz Gómez Granadako Unibertsitateko irakaslea da 1981etik. Denbora tarte horretan, irakaskuntza lana, medikuntzaren eta zientziaren historiari eta emakumeen eta osasunaren historiari buruzko ikerketa lanarekin uztartu du, beti ere genero ikuspegi feministak sartuz. “Anticoncepción, mujeres y género. La “píldora” en España y Polonia (1960-1980)”, “Gendered drugs and medicine. Historical and sociocultural perspectives”, “Medicina, historia y género. 130 años de investigación feminista” eta “Sanadoras, matronas y médicas en Europa, siglos XII-XX” liburuak idatzi ditu.

Hitzaldi zikloak ostegunean, azaroaren 14an, jarraituko du, Ana López Navajasek, Hizkuntza eta Literatura irakasle, Valentziako Unibertsitatearekin erlazionatutako ikerlari, eta Valentziako Generalitateko Irakasleen Prestakuntzan Ko-hezkuntza eta Berdintasun aholkulari denak, emango duen hitzaldiarekin. Bere ikerketa lanean, bigarren hezkuntzako edukietan eta eskuliburuetan zientzia, kultura eta historia arloan emakumeek eta haiek egindako lanek duten presentzia falta eta presentzia falta horren eraginak aztertu ditu. “La ciencia amputada: sin referencias de científicas en los manuales” izeneko hitzaldia alderdi horretan zentratuko da, testuliburuetako zientzien alorretan ia emakumezko erreferentetik ez egotean, hain zuzen ere. Hori dela eta, zientzia erabat gizonezkoena den konstrukto gisa erakusten da. Errealitatea beste bat dela, erabat desberdina, azalduko du, baina emakumeen erreferente falta hori da, oraindik ere, emakume ikasleak zientziak eta teknologia aukeratzetik urruntzen dituen alderdietako bat.

Azaroaren 21erako programatuta dagoen hurrengo saioa Carlos Prego Meleiro zientzia komunikazioan espezializatuta dagoen kazetari galiziarrak, “Científicas que conducían ambulancias en la guerra” liburuaren egileak, gidatuko du, “De pantalones y messieurs: científicas a prueba de obstáculos” hitzaldia emanez. Bertan hainbat emakumeren ibilbidea aztertuko du, Agnodice, Jeanne Baret, Sophie Germain, Enriqueta Favez eta Concepción Arenal, hain zuzen ere. Lehenengoak ginekologia landu zuen Antzinako Grezian. Bigarrena, XIX. mendearen hasieran hil zen botaniko frantsesa izan zen. Mende horretan izan zuen distira Concepción Arenal idazleak. Germain matematikari gisa nabarmendu zen Gaussen garaian. Eta Favezek ospea lortu zuen sendagile gisa erakutsi zituen trebeziak zirela eta. Guztiak ere aitzindariak eta trebeak izan ziren euren alorretan, baina bizi izan ziren garaiaren testuinguru historikoaren erretratua erakusten duen askoz ere gauza tribialago batek elkartzen ditu: euren lan ibilbideetako une batean bostek gizon itxura hartu behar izan zuten, unibertsitateko prestakuntza jasotzeko, gizonezkoentzat erreserbatuta zeuden lanbideetan aritzeko edo, beste barik, euren lankideen aldetik parez pareko tratua jasotzeko.

Programa azaroaren 28an amaituko da, Sara de la Ricak emango duen “Brechas laborales de género en Euskadi” hitzaldiarekin. EHU/UPVko Ekonomia Katedraduna eta ISEAK Fundazioko zuzendariaren ikerketa lana lan merkatuaren azterketa enpirikoan zentratzen da. Hainbat erakundetako kontseilari, 2018an Ekonomialarien Euskal Elkargoak “2018ko Euskal Ekonomialaria” Saria eman zion. Hitzaldi horretan, Euskadiko lan merkatuan dauden genero arrakalen ebidentzia erakusten du.

Lehenengo arrakala lan partaidetzari dagokio, hau da, enplegua lortzeari, eta arrakala hori, batez beste, ehuneko 7 puntukoa da. Arrakala hori nabarmen aldatzen da adin taldearen eta hezkuntza mailaren arabera, eta ia ez da existitzen goi mailako ikasketak dituzten pertsonen artean. Ikusten den bigarren arrakala hileko soldatari dagokiona da, eta %24koa da. Hau da, batez beste, gizonek emakumeek baino %24 gehiago irabazten dute hilean. Arrakala horren arrazoietako bat, gizonek emakumeek baino %14 ordu gehiago egiten dutela lan da, eta, beste bat, gizonek, lan egindako ordu bakoitzean, emakumeek baino %11 gehiago irabazten dutela. Arrakala horren herena baino gehiago gizonen eta emakumeen arteko lan segregazioaren ondorioa da.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegi barruan kulturara zuzendutako espazioa da, eta bere helburuen artean kulturaren, literaturaren, arteen, zientziaren eta ezagutzaren garapena eta sustapena daude.

AGENDA:

AZAROAK 7
“Matronas en la historia. Autoridad, poder y género”
Teresa Ortiz Gómez. Granadako Unibertsitateko Zientziaren Historia katedraduna.

AZAROAK 14
“La ciencia amputada: sin referencias de científicas en los manuales”
Ana López Navajas. Irakaslea eta Valentziako Unibertsitatearekin erlazionatutako ikerlaria. Ko-hezkuntzako aholkulari irakaslea Conselleria d’Educació i Investigació erakundean.

AZAROAK 21
“De pantalones y messieurs: científicas a prueba de obstáculos”
Carlos Prego Meleiro. Kazetaria eta “Científicas que conducían ambulancias en la guerra” liburuaren egilea

AZAROAK 28
“Brechas laborales de género en Euskadi”
Sara de la Rica. EHU/UPVko Ekonomia Katedraduna. ISEAK Fundazioko zuzendaria.

Saio guztiak 19:30ean hasiko dira, eta sarrera librea izango da leku guztiak bete arte.