BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK, GONTZAL DÍEZ POETA BILBOTARRAREN LEHENENGO BERTSOAK BILTZEN DITUEN POEMAS DE LA GALERNA Y OTROS TEXTOS INÉDITOS LANAREN AURKEZPEN EKITALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN

Gontzal Díezen (Bilbo, 1961 – 2013) argitaratu gabeko lehenengo poema liburuaren aurkezpen ekitaldia Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:00etan, sarrera librearekin, leku guztiak bete arte. Ekitaldia Julia Otxoa artista, poeta eta narratzaileak eta César Coca kazetariak aurkeztuko dute. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

 

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Gontzal Díezek (Bilbao, 1961 – 2013) 1986an idatzi zituen eta Euskadi Alonso de Ercilla Saria eman zioten lehenengo poemak biltzen dituen Poemas de la galerna y otros textos inéditos (El sastre de Apollinaire arg., 2018) liburuaren aurkezpen ekitaldia jasoko du. Ekitaldian Julia Otxoa artista, poeta eta narratzaileak eta César Coca kazetariak hartuko dute parte. Streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez.

Gontzal Díez (Bilbao, 1961 – 2013) Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. “Poetas por su pueblo” kolektiboaren eta Zurgai aldizkariaren sortzaileetako bat izan zen. 90eko hamarkadaren hasieratik Murtzian bizi izan zen, eta bertan La Verdad egunkariaren kultura sekzioko erredaktore izan zen. Egunkari horren kultur gehigarriaren ardura ere izan zuen, eta asteroko “Ni huerta ni cantón” zutabea idazten zuen. 2002an Antonio Oliver Belmás saria irabazi zuen Los poemas de Al Zeid (Editora Regional de Murcia, 2003) liburuarekin.

Hil zenean, Gontzal Díezek argitaratu gabeko bi liburu utzi zituen: idatzi zuen azkena, Zaguán del cielo, 2014an argitaratu zena, hil eta hurrengo urtean; eta hogei urte baino pixka bat gehiago baino ez zituenean idatzi zuen lehenengo liburua den hau. Poema liburuaren kalitatea Euskadi Alonso de Ercilla Saria eman zion epaimahaiak berretsi zuen bere egunean. Epaitegi hura osatu zutenak hauek izan ziren: Rafael Conte, Bernardo Arrizabalaga, José Luis Merino, José Monleón eta Fernando Savater. Epaitegiak liburuaren heldutasuna eta oso poetika kultua azpimarratu zituen.

Bilboko Udaleko Kultura Sailaren esku dagoen BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako liburutegiaren barruan, helburu nagusi liburuaren eta literaturaren garapena eta hedapena dituen gunea da.