BIDEBARRIETA KULTURGUNEAK FEDERICO GARCÍA LORCAREN MUSIKA KONPOSIZIOARI ESKAINITAKO KONTZERTU-HITZALDIA JASOKO DU OSTEGUNEAN, ABENDUAREN 5EAN, IAN GIBSON HISPANISTAREKIN, ANTONIO LÓPEZ PIANO JOTZAILEAK ETA LUIS SANTANA BARITONOAK LAGUNDUTA

• “Como canta un poeta” ikuskizunak Granadako poetaren abestiak berreskuratzen ditu, jaio zenetik 120 urte betetzen direnean egingo zaion omenaldian. Bidebarrietako Liburutegiko ekitaldi aretoan egingo da, arratsaldeko 19:30ean, sarrera librearekin leku guztiak bete arte. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunearen bitartez

Bilboko Udalaren esku dagoen Bidebarrieta Kulturguneak, Federico García Lorcaren lanetik gutxien ezagutzen den alderdietako bati buruzko errezitaldia jasoko du ostegunean, abenduaren 5ean, 19:30ean, musika konposizioa, hain zuzen ere. “Como canta un poeta” ikuskizunak Granadako poetaren abestietako batzuk berreskuratuko ditu, horietako zenbait orain arte argitaratu gabeak, jaio zenetik 120 urte betetzen direnean. Ian Gibson hispanistarekin eta Lorcan adituarekin batera Antonio López piano jotzailea eta egileari ahotsa jarriko dion Luis Santana baritonoa arituko dira. Ekitaldia streaming-ez jarraitu ahal izango da www.kulturguneatb.eus webgunean.

Horrela, Ian Gibson hispanistak Lorcaren figura, heriotza eta bere bizitzako pasadizoak hurbilduko ditu jendearengana, Granadako poetaren kantuak berreskuratuko dituzten Antonio Lopez piano jotzailearekin eta Luis Santana baritonoarekin batera emango duen errezitaldian. Gibsonen azalpenekin batera, Luis Santanak ahotsa jarriko dizkie Garcia Lorcak iragan mendeko 20ko hamarkadaren amaieratik eta 30eko hamarkadaren erdialdea bitartean bildu eta harmonizatu zituen 16 abesti herrikoiei.

Kontzertu horretan, orain arte entzun gabeko hiru pieza lehen aldiz entzun ahal izango dira. Ikus-entzuleek lehen aldiz entzun ahal izango dituzten konposizioak hauek izango dira: Mariana Pineda, Federicok oso modu sinplean harmonizatutako umeen korro abestia; Canción de otoño en Castilla, 1934an Burgosetik igarotzean bildu zuen udazkeneko malenkonia erakusten duen kanta tristea; eta Duérmete niñito mío, oso sehaska kanta ijitoa, Ian Gibsonek berak ekarritako partitura bat. Beste biak Federico García Lorca Fundazioan zeuden.

Ikuskizunaren hari gidariak abesti horiek dira, argitaratu gabeak eta beste artista batzuek, Teresa Berganzak edo Victoria de los Ángelesek, adibidez, dagoeneko ezagutarazi dituztenak. Ian Gibsonek abesti horiek Lorcaren bizitzako hainbat garaitako testuinguruan jartzen ditu, horrela Granadako poetari modu intimoagoan hurbildu ahal izateko.

Federico liluratuta zegoen gaztetan bere etxeko leihotik egunero ikus zezakeen Mariana Pinedaren figurarekin. Poesia, literatura eta antzerki lanarekin batera, abesti eta erromantze herrikoiei buruzko ikerketa lana hasi zuen. Fallarekin batera flamenkoa, haren musika eta letrak, aztertzen hasi zen, eta horrek bere poeta izaera sakonagoa, jaioterria zuen Fuente Vaquerosen inguruan zituen ijitoen ondoan aurkitzen lagundu zion.

Dublinen jaio baina Espainiako nazionalitatea duen Ian Gibson estatuko hispanista ezagunenetakoa da. Bere lanik ezagunenak biografikoak dira, Federico García Lorca (1989an James Tait Black Memorial saria jaso zuen frankismo garaian zentsura zorrotza jasan zuen La represión nacionalista de Granada en 1936 y La muerte de Federico García Lorca lanarengatik) eta Antonio Machado poeten figuratan zentratutakoak. Horrez gain, beste pertsonaia artistiko batzuk ere landu ditu, Salvador Dalí, Camilo José Cela edo Rubén Darío, besteak beste.

BIDEBARRIETA KULTURGUNEA, Bidebarrietako Liburutegian dagoen Bilboko Udalaren espazioa da, liburuaren sustapenera eta literaturaren eta ezagutza humanistaren eta zientifikoaren hedapenera zuzendutakoa.

AGENDA

ABENDUAK 5
Bidebarrieta Kulturgunea

Ian Gibson – Interpretea
Luis Santana – Baritonoa
Antonio López – Pianoa

ERREPERTORIOA:

• Mariana Pineda
• Canción de otoño en Castilla
• Duérmete, niñito mío
• Anda jaleo
• Los cuatro muleros
• Las tres hojas
• Los mozos de Monleón
• Las morillas de Jaén
• Sevillanas del siglo XVIII
• El café de chinitas
• Nana de Sevilla
• Zorongo
• Romance de don Boyso
• Los pelegrinitos
• Los reyes de la baraja
• La tarara